Blogak
Txakur galduaren begitik
2013/04/26haize, lizar eta izar. txakur galdu baten xenda Leopoldo Ferranen instalazioa Getariako museoan
Laranja ala limoia? (euskal banderizoak, 6783. atala)
2013/04/25Aspertuta nago gure herri honetan daukagun banderizo ohituraz. Noiz utziko diogu horrela ibiltzeari?
Lur promestuak libra gaitzala herri-administraziorik ezetik
2013/04/24“Tierra prometida” (Promised land) da nire lanbidearen gisako, pareko edo antzerako duen edonork lan-arrazoi hutsez ikusi beharreko filma, enpresa handien eta auzotarren arteko harremanak gogoan dituenez gero. Eta, hain zuzen ere, baita gaur egun Araban pil-pilean dagoen gaia ere: haustura hidraulikoa edo hidro-haustura.
Web-corpusen Ataria: Elhuyar I+Gk egindako euskarazko webeko testuen biltegi erraldoia
2013/04/23Elhuyar Fundazioko hizkuntza-teknologien I+G taldekook Web-corpusen Ataria jarri dugu on line. Bertan hiru baliabide jarri ditugu eskura: euskarazko corpus bat (125 milioi hitz ingurukoa), euskara-gaztelania corpus paralelo bat (18 milioi hitz ingurukoa), biak webetik automatikoki eraikiak, eta lehenetik automatikoki erauzitako hitz-konbinazioen kontsulta. Corpusak euskaraz dauden handienetakoak dira, bakoitza bere motakoen artean. Baliabide hauek aurrerapauso handia dira euskararentzat, erabilgarriak baitira ez soilik hizkuntzalaritzarako, baizik eta baita hizkuntza-teknologien garapenerako ere.
Zelako gizarte-mota, halako gizarte-lehiakortasuna
2013/04/22Ikerbasquek zazpi milioiren laguntza jaso du Europar Batasunaren aldetik hurrengo bost urteetan zehar mundu guztiko ehun (aurten hogeita bost) ikertzaile gazte kontratatzeko. Euskal iker-erakundeak nahi luke aukera honetaz baliatu atzerrian sakabanaturik diharduten euskal ikertzaileak, ahal den neurrian, aberriratzeko.
Dƶoxar Dudayev and Dzhokhar Tsarnaev
2013/04/21Today is the 17th anniversary of the assassination of former Chechen President Dzhokhar Dudayev. He was tracked by his mobile phone and targeted by Russian missiles during the first Chechen war.
