Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Allende, Aldama eta Abasolo

Allende, Aldama eta Abasolo

Amatiño 2013/08/24 23:30
Mexikon inork ez daki euren nazioaren independentziaren hiru heroirik nabarmenenetakoak –Ignacio Allende, Juan Aldama eta Mariano Abasolo*—euskaldunen semeak zirenik, eta gurean inork ez daki euren aitak –Domingo Narciso Allende, José Ignacio Aldama eta Bernardo Abasolo— euskaldunak izan zirena. Informazio bi horiek bilbatu ditu Inma Roiz kazetari okondoarrak “Manuela” nobelaren (Ttarttalo, 2013) baitan.
Allende, Aldama eta Abasolo

Liburuaren azala

Inma Roiz, kazetariaz gainera, Antropologiaz lizentziatua da eta migraziotan aditua. Euskal Herrian nahiz Mexikon XVIII. mendeko hainbat datu arakatu eta bildu ostean nolabaiteko nobela kostunbrista burutu du, non funtsezko historia- eta bibliografia-datuak benetakoak diren eta gertakariei darien kontakizunik gehienak, ostera, fikzio hutsa.

Aiarako zein Enkarterrietako semeak joan ziren joan Ameriketara, Nueva Españara, bertoko egin eta euren ondorengoak buru belarri altxatu ziren Espainia zaharraren aurka eta Mexiko berriaren alde. Hemen geratu ziren, berriz, Manuela bezalako arrebak, etorkizun handirik gabeko ohitura eta bizimoduetan nola hala iraun gurarik

Naizen honek nahiago, aukeran, historia hartaz 74 orrialdeko kronika 574ko nobela baino, baina… Liburua lagunaren aholkuz irakurri dut. Haatik, harek baditu nik sekula izango ez ditudan hiru dohain: emakume izatea, Mexikon bertan jaioa eta Aiarako biztanlea. Izan ere, nobela aproposa segurutik Guanajuato, Okondo, Querétaro edo Gordexola bere baitan txirikordatzeko gauza den irakurlearentzat baina, ez dakit ba, zein neurritan, gainerakoentzat…

-- Ignacio Allende

-- Juan Aldama

-- Mariano Abasolo

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: