Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Modeluaren amaiera

Modeluaren amaiera

Amatiño 2013/08/22 23:40
“Modelua apurtu egin da” adierazi du Mikel Astorkizak, Basque Cycling Pro Team fundazioaren zuzendariak. Zein modelu ote apurtu egin dena? WordTourrean parte hartzeko Euskaltel-Euskadiren modelua.
Modeluaren amaiera

Laiseka. Luz Ardiden, 2001

Euskaltel, Euskadi eta WordTour, hiru hitz magiko hauek izan dira sekula historian zehar izan den euskal txirrindulari-talderik garrantzitsuenaren hiru zutabe nagusiak eta, ezin bestean, hiru zutabeon ordezkorik ezak hautsi du oreka.

Nazioartean aritzeko goi mailako taldeak baino ez du balio; goi horri luzaro eusteko euskal iragarki-merkatua txikiegia da; eta krisialditan, ekimen pribaturik ezean, erakundeek nekez jarri ahal dute diru publikorik kirolari profesionalen soldatak ordaintzeko. Modelua ahitu egin da.

Kontua da, ordea, azken hogei urteotan indarrean izan dugun modelu hau txirrindularitzan soilik gertatu ote den ala… baita euskal gizarte-ekonomiaren beste zenbait eremutan ere?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: