Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Urrezko Maskorra suei

Urrezko Maskorra suei

Amatiño 2013/08/20 09:30
“Donostiako suek elementu kutsatzaile gehiago isurtzen dute Aste Nagusian, errauskailuak urte guztian zehar baino”*. Hala ere, Donostiak berrogeita hamar urte daramatza Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa antolatzen eta irabazleari, esker onez, Urrezko Maskorra ematen. Baita aurten ere.

Adituei jaramonik egingo badiegu, su artifizialei darizkien isuriak kaltegarriak omen dira osasunerako eta bada "su ekologikoen" alternatiba proposatzen duenik ere, Sanjuanetan han-hemenka egin ohi diren batere premiarik eta kontrolik gabeko suak debekatzeko ordua dela aldarrikatzen duenik falta ez den bezalaxe.

Tradizioa tradizio, ez pentsa Donostiakoak direnik su kutsatzaile bakarrak. Jakinekoa da Urte Berriko botaldiak murriztu behar izan direla aurten Pekinen, bertako kutsadurari aurre egiteko, eta Ingurumen Britainiar Agentziak aspalditxo salatu zuela milurte berria ospatzeko Londresen erre ziren suen dioxinak, bertako errauskailuak hurrengo ehun urteetan isuriko dituenak bezainbatekoak izan zirela.

Dena dela, donostiarren lasaitasunerako, aditu guztiek aho batez aitortu ere aitortzen dute, jaietako su artifizialen isuriak trafikoak eragiten dituenak baino dezente urriagoak direla. Horretara, bada aurrenik zertaz gehiago larritu. Nahiz egia ere izan, errauskailuen isuriak ere trafikoarenak baino eskasagoak direla eta, barrena, Aste Nagusiko suenak baino berrogeita hamabi bider murritzagoak... baina ez gara gero donostiar gizajoei festak izorratzen hasiko...

*SIRUSA (Servei d´Incineració de Residus Urbans, S.A.) txostena

Suak

Valentziako Pirofantasia etxeak irabazi du aurtengo Urrezko Maskorra

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: