Blogak
Egitasmoa, metodoa baino aipagarriagoa
2013/05/20“El método Arrieta” dokumentalak hiru maila ditu. Bata, formala, dokumental bat dokumental baten barruan. Bestea, izenburuari dagokiona, Lourdes eta Mentxu ahizpek elkarri hitzegiteko asmatutako komunikazio-metodoa. Eta ondokoa, pasadizoan, bi ahizpa adoretsuen egoera eta eragozpenei aurre egiteko grina. Lehena anekdotiko samarra da; bigarrena, honezkero, zaharkitua edo; eta hirugarrena, aldiz, errotik adierazgarria, eredugarria eta txapela kentzeko modukoa.
Rokanrola inbento handia izan dela, bi dokumentaletan
2013/05/20Rock musikari biren inguruko dokumental bana ikusi berri dut, biak boluntarioek euskaratuta. :-)
Francoren azken fusilamenduen kontrako protestak
2013/05/19Futbola bada gu lokartzeko arma izugarria, baina badira eremu horretan ere jakin eta kontatu behar diren istorioak.
Lizarraldean
2013/05/19Joana Albreteko kideok Lizarraldean eduki dugu urteroko bilera. 10:30ean Karlismoaren Museoko atean (euripean) izan gara, Etxabarri Larrain familiaren XVII. mendeko jauregian, 1880tik 2000 urte arte, Lizarrako udalak erosi arte erdi abandonatuta izan den eraikinaren aurrean geratu gara. Zeharbeharritzearen lanei esker bai fatxada, bai barrukoa jatorrizko itxura berreskuratu du. Karlismo historia gogorazteko aukera eduki dugu ordu bat eta erdi batean. 12etan Lizarrako kaleetan zehar bisita gidatua (Joana izeneko gidariarekin) egin dugu. Merezi izan du Joanaren azalpen interesgarriak bezain erakargarriak entzutea: Lizarrako historia ezagutu dugu, izandako gazteluak, ogibideak, jauregiak, elizak, auzoak… Nazarreko Kostalera Elkartean bazkaldu dugu, arratsalde osoa ekingo dizkiegun egitasmo berriaz solasaldian ibili gara… G. L.
Harriaren indarra
2013/05/18Batere zalantzarik gabe milaka lagun daude Euskal Herrian harrijasotzeaz hitzegiteko ni baino nabarmen aukerakoagoak. Eta, segurutik, erakusketa diseinatu dutenek nik baino dezente gehiago dakite zer egin eta zelan. Baina, ene irudiko, ikusle arrunt gisa, erakusketari didaktismo-punttua falta zaio eta epika apurtxoren bat.
NAZARrekoa naiz?
2013/05/17Euskara dakidanetik zalantza hau eduki dut, nola esan NAZARrekoa edo NAZARkoa.
