Donostia eta Zinemaldia
"Jon Sarasuak, bere azken liburuan, galde egiten du zer galduko lukeen Donostiak Zinemaldia kenduko balitzaio. Bere ustean, ez asko: sektore batzuek bai, baina hiriak hiri bezala ez. Alabaina, Juan Karlos Izagirrek azken Musika Hamabostaldia aurkeztu zuenean, zera esan zuen: “Zinemaldia, Jazzaldia eta Musika Hamabostaldia dira Donostiako kulturaren oinarriak”. Beraz, [barre egin du] monarkikoa izaten jarraitzen du Donostiak, Bildurekin ere".
Gorka Bereziartuak Koldo Izagirreri eginiko elkarrizketatik. Donostiak ez daki zein diren bere problemak.
Aste honetan behin baino gehiagotan irakurri dudan paragrafoa, bai.
Benetan hori da Sarasuak eta Izagirrek pentsatzen dutena? Nik ez dut ezer ulertzen.
Foru Aldundiko bileraren batean, Aranbururekin oker ez banaiz, kulturako diruak nola kudeatu ari zirela, lehentasunen adibidea planteatu omen zuten. Zinemaldia vs euskal literatura, adibidez. Zinemaldia galduz gero herri bezala (kontestuan Euskal Herri ulertzen dut nik, ez Donostia) zer galduko genuke? Eta, euskal literatura galduz gero? Euskararen herri bezala, lehena preszindibleagoa dela iradokitzeko, sartzen du liburuan pasartea, nik uste.
Ea pasartea zehatz-mehatz begiraterik dudan, baina esango nuke hola dela maomeno.
Eta niri oso gauza logikoa iruditu zitzaidan irakurri nuenean... ;-)