Colombiarako sarreria
Literarixoki izan leikiazen hutsak (gitxi) zihero tapauta geratzen dittuk historixia benetakua izatian pilpillakin. Nik Colombiari buruz ez nekixan ezer, esateko, urriñeko tiro-hotsaz aparte. Liburu honetan, idazliak bere aittak (ezkertiar moderauak) izandako bizitza-ibilbidia kontatzen jok, bere erahilketia “merezi” izan arte. Ez dok iñundik iñora herrialde hartako arazuak kontatzen daben liburua, edo euren familixan gertatutakuan salaketia: zeozer bai agertzen dok, normala danez (escuadrones de la muerte, gerrillak, amorrua...) baiña idazliak batez be exorzismo biharra egitten jok hamen, oso intimua, aitta galdu eta 20 urtera. Oso ederra dok familia barruko bizimoduan kontakizuna –guztiz unibertsala-. Kuriosua, bebai, idazliak (nahitta ala nahi barik) ezartzen daben ritmo aldaketia: 30 urtian zihar kontakizunak abixara bardintsua mantentzen badok be, aittan erahilketian momentura hurreratu ahala, deskribapena gero eta motelago eta detallistiago bihurtzen dok, kamara lenta efektuan. Gehixago: herixotzian momentua behin eta barriro kontatzen dok, pertsona askoren ikuspegixetatik, pelikula amerikarren automobillen leherketen modura; onerako, duda barik.
Liburua ona izan lajeikek, hori hala dok: baiña berau amaitzian geratzen dan hondarra, Colombiako herrittarrenganako elkartasuna dok.