Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / "Arragueta kalian", edo mozkorren kantuak haurrentzat

"Arragueta kalian", edo mozkorren kantuak haurrentzat

Asier Sarasua 2013/11/06 21:45
Hementxe, 8 urteko semearekin, mozkor-giroko kantu eder bat ikasten, alkohol eta pornografia ukituekin, besteak beste. Inoiz ez ditu hain gustura egin etxeko lanak!

Iaz ere aipatu nuen eta aurten errepikatu egin da: grazia egiten dit, gaur egungo mundu hiper-arautu eta zuzenean, nola irakasten dizkieten 7-8 urteko haurrei mozkorren abestiak. Pozik gainera, Eibarko kantu zaharrak gorde eta transmititzea garrantzitsua delako, zelan ez.

Aurrekoan "Hiru gizon ilustre" izan zen, hiru eibartar mozkorren gora-beherak kontatzen dituena. Aurten "Arragueta kalian" ikasten dihardugu, erabat mozkortu ondoren (eta kalean erdi-biluztu ondoren), txixa-putzura jausi eta ia-ia ito ere egiten diren 4 atsoena.

Semeak ez zuen ezer ulertzen (irakasle batzuek ere bai ote?), baina azalpen egokiak eman ostean, gustura baino gusturago ikasi du abestia, zelako etxeko lan polittak!, eta sekulako gogoa dauka bihar gelakideekin komentatu eta abesteko. Adina ikusita, ziur nago elkarri tutulu-mendixa erakusten amaituko dutela... ;-)

Arragueta kalian
merienda haundixa,
lau atsoren artian
bost azunbre ixa.

Jarri ziradenian
mozkortuta ixa,
alkarri erakusten, maittia,
tutulu-mendixa*.

Batak baltza zuela,
bestiak zurixa,
jarrittako tokixan
egin zuten txixa.

Harek formatu zuen
Egoko ibaixa,
atzeruzka jausitta, maittia,
itto ziran ixa. (bis)

 

*Tutulu-mendixa: poxpolina, potxolina, monte de Venus (Tutulu, izatez, Eibarko mendi-kasko txiki bat da).

Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2013/11/08 18:48
Leire Narbaizak ondo zehaztu zeban moduan, goiko hori ez da kantu osua. Hementxe osorik (http://emepebo5t.com/[…]/):

Arragueta Kalian

Arragueta kalian
Merianda haundixa
bost atsoren artian
sei azunbre ixa,

Jarri ziradenian
Mozkortuta ixa
Alkarri erakusten, maittia
Tutulu mendixa.

Batak beltza zuala
Bestiak txurixa
Jarrittako tokian
Egin zuten pixa.

Handitxik formatu zan
Eibarko ibaixa
Atzeruzka jausitta, maittia
Itto ziran ixa.

Kolorez gorritturik
Begixa argixa
Orduan egin zuten
Apostu alaixa.

Danak ataiko atian
Illaran jarritta
Nork urriñago egin, maittia
Zutiñikan pixa.

Illaran jarririkan
Egiñ ahalaz pixa
Ikusgarrizkua zan
Haren itturrixa.

Kattalin da Manuela,
Petra ta Marixa
Kanpeoi geldittu zan, maittia
Patxika txikixa.

Ataiko ate batetik
Beste alderaiño
Gehiago egongo dira
Zazpi metro baiño.

Patxikatxo gaixua
Txikixa da baiño
Pixa egin zizkigun, maittia
Beste etxeraiño.

Egixa baldin bada
Haura istorixa,
Ederki utzi zuten, maittia
Eibarko herrixa.
Badirudi azken koplia gerora gehittutakua dala.
Egillia: Anbrosio Atxa, “Itxaso”.
Itturria: EgoIbarra
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz