Blogak
Handel, Aragues eta Orfeoi Donostiarra, doan
2013/09/19Orfeoi Donostiarrari kantatzen entzutea beti da aukera ona. Are gehiago doan baldin bada. Gaur izan da, Donostiako San Bizente elizan, Aragues-en "Suak pizturik dirau" ereserkia tarteko. Amaitzeko, txalo eta guztikoa, Handelen "Aleluia". Ez gehiago eta ez gutxiago.
Buenos Airesko autobus guztiak hartu zituen gizona
2013/09/18“Colectivaizeishon”. Buenos Airesen 140 linea daude. Guztiak hartu omen ditu Daniel Tunnard ingelesak. Liburua kaleratu berri du eta filma egiteko bidean ei da.
Irakurle taldearen ikasturte berria, hasteko prest
2013/09/18Dagoeneko ireki da izena emateko epea. Hiru saio eta horrenbeste liburu izango dira Gabonak bitartean, Eibarko liburutegian. Lehenengoa urriaren 8an Kirmen Uriberekin (Mussche, 2012).
Beste sari bat "Azken garaipena"rentzat!
2013/09/18Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundeak bi urtean behin aukeratzen dituen liburu nabarmenduen arteko bat da
Bidebarrixetan
2013/09/17Gaur bezalako egunen batean jaio nintzen, Bidebarrixetan, Muñoaneko etxebarruan. Orduandik 68 urte joan dira, doi-doi, ia-ia konturatu barik. Gero eta bizkorrago gainera, batez ere azken mende honetako egunak eta gauak, maldan behera, hegaztadaren letxe gero!
Gorriñaga, atzenengoetan
2013/09/15Gorriñaga baserria maldan behera dator azken urteotan. Eta, nahiz Konsuelo eta Jose Mari neba-arrebak astebururo igo bazterrak txukun asko zaintze aldera, dagoeneko ez da inor astegun buruzuritan bertan bizi eta, honezkero, kaleko aukerak nabarmen murriztu beharko dira belaunaldi berriak berriro baserrira itzuli daitezen.
Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta
2013/09/13Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "Txino batzuk euskal dantzak egiten!". Orain lau urte hasi zen hau gertatzen, eta gutxienez hilean behin errepikatzen da ordutik. Beti daukat lagun edo ezagunen bat nirekin akordatzen dena eta bideoa bidaltzen didana.
