Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gorriñagak bizirik dirau

Gorriñagak bizirik dirau

Amatiño 2014/01/09 22:00
Consuelo Aramberri mendaroarrak bidali digu Eibarko Aranberritarroi Gorriñaga baserriaz egin berri duen margolana. Consueloren aitxitxaren aitxitxa eta gure aitxitxaren aitxitxa, gizakume berbera izan zen: Vicente. Azkoitian jaioa zen (1764), Vicente de Arambarri izen-abizenez, eta Aranerrekako Gorriñagan hil zen (1828), Vicente Aramberri gisa.

Vicentek zortzi seme-alaba izan zituen: Francisco Xavier, Manuela Juana, Josefa Antonia, Jose Maria, Luis, Bartolome, Maria Bautista eta Juana Ramona. Berrehun urte geroago Gorriñaga zaintzen dirauten Consuelo eta Josemari neba-arrebak, Francisco Xavier maiorazkoaren oinordeko zuzenak dira. Eibarko senitartekoak, berriz, Elgoibarko Andikao baserria errentan hartu zuen Luisen (1800-1861) ondorengoak.

Gorrinaga

Mendaroko Gorriñaga baserria, Consuelo Aramberrik pintatua.

GorrinagaSinadura

 

Ikus, informazio eta argazki gehiago: Gorriñaga, atzenengoetan

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: