Prehistoriaren hastapenak
2.0 sasoi honetan anakronismo edo ukronia jolasak modan daude. Sarean makinatxo bat bider ikus ditzakegu, esate baterako, etorkizuna irudikatzen zuten aintzinako irudiak.
Jolas beretsua egin daiteke aintzinakoek aintzinatea ikusten zuten modua ezagutuz. Adibide ona Arditurriko meatzeak berraurkitu zireneko kronika dugu (1), obra erraldoi hura zibilizazio misteriotsuei egotziz, artean ezezaguna baitzen erromatarrak euskal kostaldean ibili zirenik.
Gaur ekarri dugun artikulo sortan ere, Francisco Navarro Villoslada idazle vianatarrak arkeologia modernoaren garapenaren aurretik zeuden usteak erakusten dizkigu, besteak beste trikuharrien eta harrespilen ustezko jatorri zeltiarra edo geografo klasikoek aipatutako tribuei buruz uste zena. Markina-Xemeingo irakurleendako bereziki interesgarria izango da seguru, Arretxinagako harri erraldoiei harreta berezia eskeintzen baitio (jatorri naturala egotziz).
Denok dakigunez, Zientziak adabakiz eta txaplataz egiten du aurrera, hau da: hipotesi okerrak ukatuz eta haien gainean berriak sortuz. Jakina: baztertutako hipotesiak ahaztuta geratzen dira, eta horregatik da hain harrigarria (eta interesgarria) Navarro Villoslada bezelako jakitunen orduko usteen defentsa irakurtzea.
Jatorrizko dokumentua:
- NAVARRO VILLOSLADA, Francisco. 1888. De lo prehistórico en la Provincias Bascongadas. Euskal-Erria Revista Bascongada XIX:5-11,33-39,65-69,97-101. Donostia.
Dijitalizazioa:
Sancho el Sabio Fundazioa 2011. http://hdl.handle.net/10357/2813
Aipuak:
- URTEAGA, M. 2004. Las “noticias y descripción de las grandes explotaciones de unas minas antiguas situadas al pie de los Pirineos y en la provincia de Guipúzcoa”, de Juan Guillermo Thalacker (1804). Boletín Arkeolan 12:45-102.