Blogak
Komunikatzeko premiñia
2013/12/06Bajoiak Tomax pizkaka mihiña soltatzen. Oin trisilabuekin jabik, jo-ta-su, guzurra dirudi zelako etekiña etara leikixon lau-bost soniduen konbinaziñuari. Hori bai, asoziaziño oso barregarrixak egitten dittu, ume guztien modura.
Gaur sei hilabete
2013/12/04Gaur sei hilabete operatu ninduten. Tunelean argi gutxi oraindik, baina tunela aurkitu dut, gutxienez.
Funtzionatu ala ez funtzionatu
2013/12/04“Funtzionatu” da indarrean dugun hitza, joeran dagoen mezua. Bospasei telebista-iragarkitan aipatzen ari da azken hilabeteotan. Teoriaz, ordea, ez luke horrela izan behar. Alegia, benetan funtzionatzen duen munduan bizi izango bagina, funtzionatzeak ez luke albiste izan behar, ez luke mezu suspergarri izan behar.
Grzegorz Rosinski: “Polonian komikia produktu kapitalistatzat hartzen zen, mendebaldekotzat”
2013/12/02Xabiroi aldizkarirako Grzegorz Rosinski "Thorgal"en marrazkigileari Angulemako komiki-azokan egin nion elkarrizketa osorik daukazue hemen. Ekialdeko herrietan Gerra Hotzaren garaian komikia egiteaz, komikiaren merkantilismoa vs. artistikotasunaz eta abarrez gauza oso interesgarriak kontatzen ditu, ikusiko duzuenez.
Likinkeriaren bitsa
2013/12/02"Kazuelan erlea legez, mordo batean gizon eta andreak nahasian" deskribatu zigun dantzaldia Madariagak. “Mutilak eta neskak, guztiak, zintzotasuna galtzeko prest” joaten zirela festara. Mutilak neskaren aurrean “mila keinu indezente” egiten zituzten “hezi gabekoak, asto basatiak” ziren. Neskak “bularrak berariaz jasota, edo armatuta, edo paparra agerian” agertzen zirela dantzara. Haien aurrean “zenbat eta indezentzia gehiago” egin, hainbat pozago izaten zirela, “labankeriaren eta likinkeriaren bitsa” zeriela. Bartolomek esaera gaiztoaz definitzen zituen: “Ez zaio beleari usoa esaten, ez bada belea”.
Emakumeen ahots musikatuak
2013/12/01Aspaldi, bertso-saio batera joan gabe. Oraingoan, …eta Kitto! euskara elkarteak eman dit aukera, eta aprobetxatu egin dut: San Andres bertso-jaialdia, 'Ez da kasualitatea' bertso musikatuak. Kartela polita. Ez-ohikoa, baina polita: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Oihana Bartra. Gai-jartzaile lanetan, Amaia Agirre (portzierto, lan ederra egin du).
