Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Agur, Iñaki

Agur, Iñaki

Amatiño 2014/03/20 23:55
Iñaki Azkunak (Durango, 1943 – Bilbo, 2014) gogotik frogatu zuen, beste inork baino hobeto, benetan egia dela bilbotarrek harro asko esan ohi dutena, alegia: “bilbotarrok nahiago dugun lekuan jaio gaitezke”.
Agur, Iñaki

Iñaki Azkuna, goian bego

Orain hogei urte (1994), Europako Alderdi Popularraren kongresuan, alderdikide batek leporatu zion Helmut Kohl kantzilerrari behar baino europazaleegia izana, are gehiago une hartan europazaletasunak maldan behera ziharduela gogoan izanda. Eta Kohlek erantzun zion: “Begira anderea, bi motako politikoak daude. Batetik, goizean jaiki, azken inkesta irakurri eta dioenaren arabera erabakiak hartzen dituztenak. Bestetik, euren estrategia dutenak, eta aurrera eramaten ahalegintzen direnak, nahiz zenbaitetan gehiengoaren iritzia izan ez. Ala zuk uste al duzu nik alemaniarrei galdetu niela 1982an Cruise eta Pershing misilak jarri nitzan nahi ote zuten?” (Sobietarren SS-20 misilei aurre egiteko erabaki hura ez zen, inkesten arabera, alemaniarrek gustukoen zutena, baina Sobietar Batasunaren hondamendia erakarri zuen).

Iñaki Azkunak ez zuen inoiz misilik agindu beharrik izan, ez zen “gerraren zale, baizik bakearen alde” aritu, baina, zer gerta ere, bere iritziaren jabe izan zen, inkestek zer esango sekula zain geratu beharrik gabe.

 

Iñakiren gorbata

Orain hamarren bat urte, hainbat europar turismo-operatzaile eraman behar izan nituen Bilboko Udaletxera. Alkateak hartu gintuen eta baita bisitarien artean zenbait aterki banatu ere, opari gisa. Ateratzen ari ginela, Azkunak esku hutsik ikusi ninduen eta galdetu:

Amatiño, a ti no te han dado nada?

 No te preocupes Iñaki. No tengo la suerte de ser de Bilbao, pero tampoco me siento turista.

Espera… --esan zidan. Bere bulegoan sartu eta gorbata gorri-urdinarekin itzuli zen— Toma, que tú y yo somos de los que las usamos.

Hamar urte geroago, orain dela zenbait astebete baino ez, gurpil-aulkian zihoala, elkarrekin topo egin eta, zurbil asko erabat jota iruditu arren, pozarren-edo esan zidan:

Amatiño, eres un chico agradecido…

 Pues, alkate?

 Da gusto hacerte regalos. Eres de los que los aprovechan.

Orduantxe konturatu nintzen ze gorbata neraman soinean. Aurrerantzean egun seinalatuetan baino jantziko ez dudana.

Azkunaren gorbata2

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: