Ikasteko modu dibertigarri bat
Entretenidua, oso; hori asko da. Nobela historikua izanda be, hasierako gidan eta epiloguan ondo bereizten dira benetako datuak eta asmautakuak.
Hortik aurrera, ba... aurreko nobelan lez, hizkera anakronikua (telebista serixiak etorri jataz gogora, behin eta barriro); ez dakitt azken urtietako idazlanetan hau zeozelan egokitzen saiatu dan, huts haundixa begittantzen jata. Bestalde, liburuan zihar sei-zazpi protagonisten istorixa paraleluak ondo harilkatzen badira be, azkenian ¡braust! amaitzen da dana, eta gehixenen barririk ez dakagu... bukaera “zabalegixa” nere gustorako, eta ez dirudi nahitta danik –gehixago emoten dau idazlia aspertu egin zala, edo epia amaittu jakola edo...-.