Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Formak onak dira, formetan ez galtzekotan

2014/04/13

Kritikariei jaramonik egingo badiegu, “El Gran Hotel Budapest” eta “Ida” dira, besteak beste, egunotako zine-eskaintzaren filmik onenak. Ez dut nik ezetzik esango baina bai, ordea, ezarriko, bata zein bestea elkarren antipodetan daudela. Bata formetan galtzen da eta bestea, ostera, ez, nahiz formak izugarri landu.

Formak onak dira, formetan ez galtzekotan - Gehiago irakurri

"Izarretako gerra" trilogia euskaraz #StarWars

2014/04/12

Jatorrizko 3 pelikulak euskaraz ikusteko aukera dago, Euskal-Encodings webguneari esker.

"Izarretako gerra" trilogia euskaraz #StarWars - Gehiago irakurri

Hardware librea

2014/04/10

Seguruenik, denok entzun dugu inoiz "software librea" terminoa. Batzuentzat, friki batzuek erabiltzen dituzten sistema eragile eta bestelako programak besterik ez da; dakitenek badakite askoz gehiago dela, baina, entzun, guztiok entzun dugu zerbait horri buruz. Hardware librea berriagoa eta ezezagunagoa da, baina gero eta gehiago zabaltzen ari da, eta etorkizunean zeresan handia emango du.

Hardware librea - Gehiago irakurri

Gizarte-sareak eguneroko kazetari-lanaren lagungarri

2014/04/10

Euskal Kazetarien Elkartearen zein Repsol Gidaren ekimenez eta eraginez atzo eratu zen, San Mames Barriaren Prentsa Aretoan, kazetaritza digitalaren gaineko jardunaldia. Logistika-antolatzaile, berriz, Petronor findegiaren Komunikazio arloa. Oro har, hogeitaka kazetarik parte hartu zuten, denak ere Bilbo ingurukoak gehienbat.

Gizarte-sareak eguneroko kazetari-lanaren lagungarri - Gehiago irakurri

Oyarzundik Oiartzunera

2014/04/09

Giza Eskubideen Zinemaldian bota zuten astearte iluntzean Ander Iriarte zinemagile oiartzuarraren “Echevarriatik Etxeberriara” filma. Ezker abertzalea nagusi den herri baten kronika (1975-2014).

Oyarzundik Oiartzunera - Gehiago irakurri

Marte eta Espiga, elkarrekin omen

2014/04/08

Eguzkiaren eta Marteren artean jarriko da gaur gauean Lurra eta haren errainuak oztopatuko. Eguzkia-printzak itzaliko direnez gero Marten, ohi baino dezente gorriago ikusiko dute planeta gorria… Ikusi ahal izango dutenek, jakina, gurean behintzat hodeiek euren diktadura ezarriko dute-eta. Hala ere, begiratzekotan, begiratu hego-ekialdera, nafar Erribera aldera. Ea, badaezpadan…

Marte eta Espiga, elkarrekin omen - Gehiago irakurri