Blogak
Canfranc-eko tunela, argi bila
2014/04/05Apirilean zehar bilduko omen dira, Zaragozan, Espainiako eta Frantziako gobernuen ordezkariak Canfranc-eko tunelpea berrereki ala ez erabaki ahal izateko. Berrogeita lau urte daramatza itxita Aragoi eta Biarno arteko tunelak, 1970an tren batek frantziar partean bazterra jo eta tunel-barruko errainak hondatu zituenetik.
Laboari kontra egin nahi diot gaur
2014/04/03Naturaz kontra aritzen da bizitza batzuetan. Gaur, Mikel Laboari arrazoia kendu nahi izan diot nire gogoetetan; gaur bakarrik. Ez dut uste inoiz eten daitekeenik ama eta seme edo alaba batzen dituen zilbor-hestea. Ez nahi ez dugulako, ezin delako baizik.
Izan ala ez izan
2014/04/02Zeintzuk dira ekoizleak? Nortzuk aro elektroniko honetako narratzaileak? Kazetari, diseinatzaile, abokatu, etxekoandre, kirolari, politikari… ezer izatekotan armada irregularra da blogariena. Egiazki, blogaria, azken batean, bloga duen pertsona da. Baina hori horrela ote da? Bloga izate hutsak egiten al gaitu blogari?
Energia garestia dela-eta
2014/04/02Seguru gero energia-eraginkortasunaz arduratzea jarrera ezin egokiagoa dela kontsumoa zein gastua murrizteko. Beldur naiz, ostera, ipurtargitan bizitzeko gertu gauden bitartean ez ote dugun nahi neurririk gabe telefonoz hitzegin eta etenik gabeko txaplatakerietan jarraitu.
Hiztegigintza teknologiaz modernizatzen
2014/04/01Hiztegigintzan, beste ia edozein jardueratan bezala, aldaketa sakonak gertatu dira azken urteotan teknologiaren eskutik. Papera oinarri eta helburu izatetik (paperean zeuden testuak aztertzen ziren hiztegiak egiteko eta emaitza paperezko hiztegiak ziren) eta eskuzko lan handia eskatzetik, pasatu gara testu eta corpus elektronikoak erabiltzera, prozesuaren zati handi bat automatizatzera eta argitaratzeko euskarri digitalak erabiltzera, CDak eta Internet adibidez (eta, kasu batzuetan, esklusiboki). Elhuyarreko hiztegigintzan ere eman dugu modernizazio-pauso hori, hizkuntza-teknologiak lagun.
Aldaketak Internet bidezko sarrera salmentan Gipuzkoan
2014/04/01Atzo idatzi nuen apuntetxo bat Elkano Browning Creami buruz eta bada beste detaile bat oharkabean pasatzea nahi ez dudana: sarreren salmentarena.
