Aragoitik Biarnora, ibonez ibon
Amatiño
2014/07/29 00:15
Aspaldian egindako mendikadarik ederrenetakoa aurreko larunbatekoa. Luzeagorik eta gogorragorik… makinatxo bat, bai. Baina, horratik, politagorik, nekez. Astungo eski-estazioan hasi eta, ibonez ibon, Bious-Artigues aintziraraino, bost ordu t´erdiko ibilaldi samurra, astiro samar, Aragoitik Biarnora bitarteko mendilerroan. Igelen eta muxarren paradisua.
Escalar ibona (edo Igelen aintzira), Astunen
Aragoiko mugatik, Biarnoa maldan behera
Bi ibonen arteko ur-jauzia
Ayous aintzira, Midi d´Ossau menditzarraren magalean
Bious-Artigues baino lehentxoagoko ibar-zelaia