Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Iturriak lantzen zituen kazetaria

Iturriak lantzen zituen kazetaria

Amatiño 2014/07/30 12:30
Maria Antonia Iglesias hil da, trantsizio demokratikoarekin batera agertarazi zen kazetari-andana berriaren lekukorik nabarmenenetakoa. Kazetari peto-petoa, bere buruaren jabe zena, hierarkia onesteko prest bai, baina inoren menpekotasunik onartzeko gertu ez zegoena.

Nik ezagutu izan ditudan kazetaririk onenen artean bi estilo kontrajarritakoak sumatu izan ditut, zein baino zein hobeak.

Batetik, beti ere gaien sakonera jo bai, baina iturriekin berriketa handirik gabe aritutakoak, objektibotasuna kinkan jarri dezaketen enpatia-arriskuetatik ahalik eta urrutien.

Bestetik, behin eta berriz iturrietara ahalik eta gehien hurreratzen direnak, harreman pertsonal estuak ere landu ohi dituztenak, nahiz gero, informatzerako orduan, adiskidetasuna etxean utzi.

Lehen kazetari-motakotzat joko nuke Mariano Ferrer, eta bigarren moldekotzat, ostera, Maria Antonia Iglesias.

Besteak beste, Maria Antonia Iglesias izan zen, behar bada, TVEren historian zehar oposizioaren aldetik presiorik gehien jasotako Informazio Zuzendaria. Gogoan izan 1991an PSOE eta PPren arteko iskanbilak TVEren informatzeko jokabideez: 10 formas de manipular que serían impensables en una televisión pública de un país democrático.

Azken bider hitzegin nuen Maria Antoniarekin, beheko argazki hori dela-eta telefonoz deitu nionean. Jakin nahi nuen Felipe Gonzalezen atzekaldean dagoen emakume hori María Antonia bera ote zen (1976an 31 urte zituen, genituen): “No me acuerdo, mándamela por correo” esan zidan. Bidali nion eta… gaur arte. Beste norbaitek argitu beharko digu zalantza.

David Barbero

Felipe Gonzalez estreinako etorri (1976) eta, Bilbon mitina eman ezinean, bulego meharrean eskaini behar izan zuen prentsaurrekoa. Ezkerretik eskuinera, Jose Maria Garmendia (1952-2007), David Barbero kazetaria, Nico Redondo, Felipe Gonzalez, Maria Antonia Iglesias (?)  eta Alfonso Guerra.

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: