Cantar de Mio Cid: euskeria, arabiarra eta gazteleria txirikordatuta
Bertsuekiko dakaten alergixia, Erdi Aroko gaztelerianganako interesak gaindittu dau. Ondarruko liburutegixan prestau daben bookcrossing-banastia ikusi nebanian, ezin pasau berau arakatu barik, eta taka: Igor Lizundia batena (3ºA kurtsokua) izandako irakurgai astun hau eskura pegauta geratu jatan. Baitta segiduan irakortzen hasi be...
Halako testu “gatxak” harrapatzen dirazen bakotxian lez, Martin de Riquerren prologuak papel garrantzitsua jokatzen dau bertsuen kakuak hobeto harrapau eta interpretau ahal izateko; eta zer esanik ez Alfonso Reyesen itzulpena, bertso gehixenak ulertzeko aldian izatia komeni dana.
Cantar de Mio Cid hau ez da Rodrigo Diazi buruz idatzitta dagon testu bakarra. Ohizko modura, lehelengo kronikak ez dira kristauak, musulmanak baiño: zaharrena Çiden denporakuada, Ben Alqama valentziarrana: Al-bayan al-wadih fi-l-mulimm al-fadih (Manifiesto elocuente sobre el infausto incidente edo Historia de Valencia); ez dot interneten ganorazko erreferentziarik topau. Beste testua Roy Diaz 1099an hil eta hamar urte geruagokua da, Ibn Bassamena Al-Djazira fi mahasin ahl al-Yazira... (Tesoro de las hermosas cualidades de la gente de la Península). Itxuria, musulmanen idazkixok historiako gertakarixei lotuago dagoz kristauenak baiño; hónek Çid hil eta ixa 100 urtera idazten hasittakuak dira, eta gatxa da asmautako pasartiak bereiztia. Alde honetatik Historia Roderici ei da fidagarrixena, eta hortik aurrerakuak –Cantar de Mio Cid hau barne- fikziñotik asko dake, baitta Gaztelako Alfonso X Jakitunan Crónica de Veinte Reyes be. Mocedades de Rodrigo izenekua be (bera hil eta 259 urtera idatzittakua) halakotxia da, eta imajinatzen dot marrazki bizidunetako oiñarrixa hauxe izango zala (bide batez esanda, gustura ikusiko neuke barriro Ruy el Pequeño Cid). Eta Campeadorra pertsonai modura agertzen dirazen testuak be ugarixak ei dira, adibidez Cantar del Cerco de Zamora (galduta dagona, gure Akondiako kantua legez) edo Estoria de Cardeña (hamen agertzen da estraiñekotz hil ostian irabazittako burruken kondairia).
Cantar de Mio Cid honetan, Alvar Fañez izeneko pertsonaiak garrantzi berezixa hartzen dau. Badirudi hau be pertsonai historikua izan zala, baiña hamen emoten jakozen ezaugarrixetako asko asmautakuak dira: Çidan kolaboratzaille estuena, beran gurarixak iñork baiño hobeto asmau eta gauzatzen dakixana, benetako alter ego bat. Bere gatxizena be historikua da: Minaya. Eta ikerlarixak ziurtzat dake honek nere anaia esan gura dabela, euskeratik zuzenian hartutako deitura adeitsua (beste dokumentutan meanaia eta mio anaya formak be agertzen ei dira). Izan be, sasoi hartan euskaldun asko mobidu zan hegoaldera, moruei kendutako lurretara.
Testuan zihar be, gaur egungo euskerian sustraixetan dagozen hainbeste elemento topau dittudaz. Hobeto aztertu ezkeriok seguru gehixago ikusiko dirazela, baiña hónek diraz nik hartutako oharrak.
(383-386)
Al Abbat don Sancho / tornan de castigar
commo sirva a doña Ximena / e a las fijas que ha,
e a todas sus dueñas / que con ellas están;
bien sepa el abbat / que buen galardón dello prendrá.
(Sancho abadiari barriro esaten detse andre Ximena, alabak eta donzellak ondo zaintzeko. Hala egitten badau, sari ona hartuko dabela).
Hara, Mio Cid irakorri bihar izan dot Iñigo Aranbarrin liburuetan hainbestetan irakorrittako gaztigatu aditzan esanahixa ulertzeko ;-)
(440-444)
Vos con çiento / de aquesta nuestra compaña
pues que a Castejón / sacaremos a çelada
en él fincaredes / teniendo a la çaga
a mí dedes dozientos / pora ir en algara
con Dios e vuestra auze / feremos grand ganançia.
(Castejon zelatan jarriko dogunez, zu eta 100 gudari atzian geratu zaittie; neri 200 emoidazuz abanguardiarako. Jangoikuak eta zure zorte onak lagunduta, irabaziko dogu)
Banu Qasitarren istorixetatik (Rodrigo Diaz baiño 200 bat urte lehenagokuak) nekixan algara berba arabiarra dala, espediziño militarra izentatzeko; hamen ikusi dot, baiña, artian gazteleriak be hartuta zekala (beste berba askokin batera; esate baterako çid = sidi = nere jauna). Kantu honetan, zihetzago, algarak armadako abanguardixian atake “suizidak” dira, atake zoro eta zaratatsuak. 1000 urte geruago, gazteleran berbia galduta dakagu baiña euskeran... bizi bizi.
Auze horrek be, euskerazko ausa berbiakin lotura estua dakala esango neuke (zorixa). Ez dot iñun be kontrastau, baiña oso ebidentia dirudi, ezta? Bertsuotan dozena bat bidar bai topau dot, danetan antzeko esanahixakin.
(449-453)
E yo con los çiento / aquí fincaré en la çaga,
terné yo Castejón / don abremos grand enpara.
Si cueta vos fore / alguna al algara,
fazedme mandado / muy privado a la çaga;
d’aqueste acorro / fablará toda España.
(Ni 100ekin atzian geratuko naiz, Castejonen babestuta, gordeleku ona da eta. Abanguardian arriskuan bazagozie, bialdu bizkor abisua atzera. Eraso honek Espainia osuan zeresana emongo dau).
Hara nun agertu dan gure enparantza horren kide bat: zerka barrukaldeko gordelekua. Gaztelerazko amparo berbiakin be zerikusixa izango dau kontizu.
(521-526)
Asmaron los moros / tres mill marcos de plata.
Plogo a mio Çid / d’aquesta presentaja.
A tercer día / dados foron sin falla.
Asmó mio Çid / con toda su compaña
que en el castiello / non i avrie morada,
e que serie retenedor / mas non i avrie agua.
(Mairuak hiru milla marko eskaiñi zittuezen. Çida konforme agertu zan. Hirugarren egunian ordaindu zetsen. Çida pentsatzen jarritta, ikusi zeban gazteluan ezingo zittuala bere kidiak sartu, ur faltiangaittik; baiña halan be gordetzia erabagi zeban)
Kasu honetan, asmar aditzak zentzu zabala dakala dirudi: batetik, gerrako harrapakiñengaittik regateuan egindako eskaintzia da; bestetik, logistika gauzei buruz pentsatzia bebai. Euskerazko asmua eta asmatu ez dabe zehazki hori esan nahi gaur egun, baiña eremu semantiko baten barruan gabizela esango neuke. Jatorri bereko berbak dirurixe, ezta?
(1507-1512)
Bien salieron den çiento / que non parecen mal
en buenos cavallos / a cuberturas de çendales
e peytrales a cascaviellos / e escudos a los cuellos traen
e en las manos lanças / que pendones traen
que sopiessen los otros / de qué seso era Álbar Fáñez
o quomo saliera de Castiella / con estas dueñas que trahe.
(100 zaldun inguru urten ziran, ondo prestauta, zaldi onekin, zendalez [ehun fin eta gardenez] estalitta, koskabillodun petralekin [ugalekin], ezkutuak lepotik, eta lantzak pendoiekin. Izan be, Alvar Fañezek ondo erakutsi nahi dau bere ahalmena eta zelan ekarri dittuan damak Gaztelatik).
Bueno, hamen ez da deskubrimentu haundirik. Ba dakitt gaur egunian koskabilluak esanda danok testikuluak ulertzen dogula, baiña eufemismua begibistakua da, eta esanahi literala gaztelerazko cascabeles da. Horraiñok argi nekan. Ez nekixan, baiña, antxiñako gazteleran be forma bera erabiltzen zala, cascaviellos. Euskerazkuakin lotuta, duda barik.
1711
Salidos son todos armados / por las torres de Quarto,
Mio Çid a los sos vassallos / tan bien los acordando.
(Danak armekin urten dira Quarteko dorrietatik, eta Çidak bakotxari bere zeregiña azaltzen detsa).
Pasarte honek ez daka euskerazko ezer, baiña neretako oso ebokadoria da. Ni Valencian bizi izan nintzanian ez nekixan ezer (ezertaz) eta hontaz, gitxiago. Quarteko torrietatik makiña bat bidar pasauta nago ni ordu txikixetan, askotan lafiauta (alde zaharreko parranda gunetik etxera, azahar lora usaintsuen artian) eta hara nun Çid guria handitxik bertatik pasautakua zala jakin doten. Lur musulmanen artian sortutako Jaurerri efimero haren historixia be ez nekixan. Ezta extremaduretako kontuak be...
(2860-2862b)
Atanto vos lo gradimos / commo si viéssemos al Criador;
E vos a él lo gradid / quando bivas somos nos.
En los días de vagar / en Valençia la mayor
Toda nuestra rencura / sabremos contar nos
(Hainbeste eskertzen detsuegu, zuek ikustia Jaungoikua ikustia lez da guretako. Eta zuek be, eskertuixozue gu bizirik eta onik topau izanaz. Valencian gagozela, trankil, izango dogu gure desgrazia zuei kontatzeko aukeria)
Rencura = arrangura, jakiña. Beste argittasun bat, gaztigatu aditzakin modura, testu iñigoaranbarritikuak ulertzeko. Testuinguruangaittik baiño ezagutzen ez nittuan esanahixak... (halan be, kontuz: ia etxatan pasatzen konparaziyo berbiakin lez, nik comparación ulertu eta eurak ejemplo esan nahi).
(3392-3400)
Assí como acaban / esta razón,
affé dos cavalleros / entraron por la cort;
al uno dizen Ojarra / e al otro Yéñego Simenones,
el uno es del infante / de Navarra rogador,
e el otro es / del ifante de Aragón;
besan las manos / al rey don Alfons,
piden sus fijas / a mio Çid el Campeador
por seer reínas / de Navarra e de Aragón,
e que ge las diessen / a ondra e a bendición.
(Hau esan eta zaldun bi sartu dira gortean; bati Ojarra diñotse, bestiari Iñigo Ximenez; bata Nafarroako infantiak bialdutakua, bestia Aragoiko infantiak. Alfonso erregiari eskumuiña emon eta Çiden alabak eskatzen dittuez ezkontzeko eta Nafarroa eta Aragoiko erregiñak izateko).
Ez dot argittasunik topau interneten, baiña Ojarra napar horren izena deigarrixa egin jata. Euskerazko gatxizen bat emoten dau: Otsarra ete? (Otsoa eta Otsanda pertsona izen korrientiak ziran moduan...).
PD: oso entretenigarrixa da erderazko testu zaharretan euskerazko/arabezko arrastuak topatzia. Don Quijote de la Mancha (Cantar de Mio Cid baiño 500 urte geruagokua) liburutik be, ondo goguan dakadaz hiru berba (erreferentziak IV Mendeurreneko ediziñotik etarata dagoz, Ed. Alfaguara 2004).
(I partia, II kapitulua: Don Quijote en la venta, p.38)
(...) el cual, viendo aquella figura contrahecha, armada de armas tan desiguales como eran la brida, lanza, adarga y coselete, no estuvo en nada en acompañar a las doncellas en las muestras de su contento. Mas, en efecto, temiendo la máquina de tantos pertrechos, determinó hablarle comedidamente y, así, le dijo: (...)
Asko harrittu ninduan euskerazko makiña / majiña bat esaldixakin bat datorren hau ikustia. Gazteleraz esanahi hau galduta dagola esango genduke, bai ostera mantentzen da magín, imaginar (garuna, asmatzia) eta, jakiña, máquina (asmakizun mekanikua).
(II partia, XIX kapitulua: Las bodas de Camacho, p.696)
Era anochecido, pero antes de que llegasen les pareció a todos que estaba delante del pueblo un cielo lleno de innumerables y resplandecientes estrellas; oyeron asimismo confusos y suaves sonidos de diversos instrumentos, como de flautas, tamborinos, salterios, albogues, panderos y sonajas; y cuando llegaron cerca vieron que los árboles de una enramada que a mano habían puesto a la entrada del pueblo estaban todos llenos de luminarias, a quien no ofendía el viento, que entonces no soplaba sino tan manso, que no tenía fuerza para mover las hojas de los árboles.
Liburua irakorri nebanian, albokiak azken urtietako booma izan barik zeguan (batez be Kepa Junkerak eragingo zebana, 1996ko Leonen Orroak diskuakin); orduantxe enkargau netsan nik neuria Antzuolako Joseab Gastiaineri. Horregaittik gehixago emozionau ninduan instrumentuan erreferentzixia topatzia, ttunttunekin (salterios) eta bestelako instrumentu ruralekin batera.
Goguan dakaten beste berba bat alcándora da, Don Quijotek jazten daben ator zurixa izendatzeko. Honen erreferentziarik ezin izan dot topau liburuan, baiña interneten billaketia eginda bistan da berbiau oso zabalduta zeguala antxiñako gazteleran.
Honaiñok hartutako oharrak. Ikusten dozuenez, hizkuntzen arteko relaziñua da interesatzen jatan gauza bakarra, eta ez zein dan jatorrizko berbia, eta zein eratorrixa (gai illun honi buruz hobe paleolinguistak berba egittia, eta bestiok ixilik...).