Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Ume asuntua eta udako fisio aholkuak

2014/08/05

Michael Jacksonen harira (¡!!), ume txikixak koskortzian atzian lagatakuei agur esatiaz (eta estrangulatzeko goguaz), Anje Duhaldek girotutako melodramatic moment eta guzti. Gero, EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoak emondako zenbait aholkuri buruz azalpenak.

Ume asuntua eta udako fisio aholkuak - Gehiago irakurri

Malgutasunaren balioaz jabetzeko ordua

2014/08/05

Denden eta hipermerkatuen ordutegia dela-eta sortu den eztabaidak gogorarazi dit duela hamabost urte energia ekoizteko lantegien inguruan egin ohi zen salaketa: antza zenez, zenbait ingurumenzaleren iritziz ez omen zen egoki, zilegi, onargarri edo dena delakoa Euskal Herrian euskal gizarteak behar zukeen baino energia gehiago ekoiztea. Hau da, bego, txarrenean ere, ze erremedio, euskal merkatuaren eskariari erantzuteko besteko energia-produkzioa, baina ez gero kanpora esportatzeko energiarik ekoiztu... Utikan energia!

Malgutasunaren balioaz jabetzeko ordua - Gehiago irakurri

Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori"

2014/08/01

Grazia egin dit esaldiak. Sinboloen eta gizartearen arteko loturak lausoak izaten dira maiz, arbitrarioak ere bai, baina beste batzuetan badirudi txakurra eta nagusiaren arteko esaera —berandu baino lehen txakur orok bere ugazabaren tankera (ala alderantziz da? ;-) hartzen duela— bete egiten dela.

Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori" - Gehiago irakurri

Gizonezkoen langabezia da emakumezkoena baino handiagoa

2014/08/01

Langabetu-tasa murriztu egin da aurtengo bigarren hiruhilekoan, EPAren datuen arabera, Euskal Autonomia Elkartean zein Espainian. Azken hogeita bost urteotako datu historikoak alderatuko baditugu, Espainiakoa nabarmen txarragoa da, zifra absolutuetan nahiz erlatiboetan.

Gizonezkoen langabezia da emakumezkoena baino handiagoa - Gehiago irakurri

Iturriak lantzen zituen kazetaria

2014/07/30

Maria Antonia Iglesias hil da, trantsizio demokratikoarekin batera agertarazi zen kazetari-andana berriaren lekukorik nabarmenenetakoa. Kazetari peto-petoa, bere buruaren jabe zena, hierarkia onesteko prest bai, baina inoren menpekotasunik onartzeko gertu ez zegoena.

Iturriak lantzen zituen kazetaria - Gehiago irakurri

Atuna, jantoki sozialak, termoregulaziñua eta solisombrak

2014/07/29

Atun usaiña arrantzale herrixetan, #etxekoandros sukalde-pote kontuekin. Bilboko eskola batzuetan eskola jantoki batzu behartsuei zabaldu dabela eta, Eider Jauregi zinegotzixari elkarrizketia eta jantoki sozial zibillen aldeko aldarrixa. Termoregulaziñuan kontura aholku batzu Oihane hozkirrixari eta Iban “calorías”ari; amaitzeko Arritxu Iribarrek solisombrekin ahozabalik laga gaittu ;-)

Atuna, jantoki sozialak, termoregulaziñua eta solisombrak - Gehiago irakurri

Aragoitik Biarnora, ibonez ibon

2014/07/29

Aspaldian egindako mendikadarik ederrenetakoa aurreko larunbatekoa. Luzeagorik eta gogorragorik… makinatxo bat, bai. Baina, horratik, politagorik, nekez. Astungo eski-estazioan hasi eta, ibonez ibon, Bious-Artigues aintziraraino, bost ordu t´erdiko ibilaldi samurra, astiro samar, Aragoitik Biarnora bitarteko mendilerroan. Igelen eta muxarren paradisua.

Aragoitik Biarnora, ibonez ibon - Gehiago irakurri

Iruñetik Iruñerrira

2014/07/26

Ez dakit nik umetan, lau, bost, sei edo zazpi urte nituelarik, Iruñerik zenik ere ba ote nekien. Adin bereko nire bilobek, ordea, ondotxo dakite. "Arre arre mandoko" kanta, Osasuna futbol-taldea edo Pirinioetarako bidea tarteko, batere arrotz ez zaien herri-izena da Iruñea. Zer esanik aurreko asteburu luze samarrean bertatik bertara ibili ostean.

Iruñetik Iruñerrira - Gehiago irakurri