Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ipurua, 1967

Ipurua, 1967

Amatiño 2014/12/16 22:00
Orain dela ia 48 urte izan zen, 1967ko urtarrilaren 23an. Eibar futbol-taldeak eta Real Union irundarrak elkarren kontra jokatu zuten Ipuruan. Baita eibartarrek 6 eta 1 ganoraz irabazi ere. Baina ez pentsa, gero, ni honen futbolzale amorratua naizenik edo kristoren memoria dudanik. Ez bata eta ez bestea. Bertan nintzen, antza, batere gogoratu ez arren, Plazaolaren argazkiak salatzen duenez gero.

Ipurua2 1967web

Goian, eskuinean, ile eta guzti, ni neu, artean 21 urte besterik ez nituela. Aldamenean, erdi ezkutuan, Xabier anaia, 11 urte, eta Julio Sarasua koinatua (Asierren aita izango zena), 26-27 inguru, zigarro-purua erretzen.

Jende ezagun asko, ezin bestean, segurutik denak eibartarrak. Besteak beste, Andres Ojanguren, Pako Bolunburu, Iñaki Agirregomezkorta, Paquito Markiegi, Joxe Ibarguren etab. Emakumeak ere futbolean, lau bai behintzat, lauak gazte-gazteak (etxekoandrerik, ez), orain dela ia mende erdi. Eskuinaldean, goian, zutik, Rosarito Etxeberria.

Jorge Izeta

Egun hartan zelairatu zen armagin-taldea. Eskuin-muturrean, belauniko, Jorge Izeta zarauztarra. Kristoren mutil jatorra, nik dakidanez, "arratetikuen hizketia" ikasten sekula ahalegindu den giputz bakarra.

Ikus gehiago, hemen

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: