Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

EibarOrg blog komunitateak bezala, 10 urte bete ditu Harrikadak blogak ere

2014/07/14

EibarOrg blog komunitatea 2004ko uztailean sortu zen. Urteurren hau euskal blogosferarekin batera ospatu nahi dugu urrian. Blog honen sarrerarik zaharrena 2004ko uztailaren 14koa da.

EibarOrg blog komunitateak bezala, 10 urte bete ditu Harrikadak blogak ere - Gehiago irakurri

Bloody Tortola

2014/07/14

Hona askotan gertatzen dan kasua: pintada zatarra berez, sinplia baiño sinpliagua, artistikotik ezer ez dakana... baiña originaltasunan dizdiria dala eta, bilduman gustora hartuko dotena.

Bloody Tortola - Gehiago irakurri

Basterretxea, Arte eta Estetika lehendakariordea

2014/07/13

“He venido con el colchón, y no saldré de aquí hasta que Garaikoetxea nombre a Néstor vicelehendakari de Arte y Estética” oihu eginez, zalapartaka sartu zen Oteiza Kultura Sailaren trantsitu nagusian zehar, eta ezker-eskuineko bulegoetakook bertara atera ginen zer arraio gertatzen ari ote zen.

Basterretxea, Arte eta Estetika lehendakariordea - Gehiago irakurri

Argillun

2014/07/12

Argazki berro bat astero: Bilduma honek 30 argazki ditu. Digitalak. A3 neurrian eta 40 x 50 zmko passpartoutpean

Argillun - Gehiago irakurri

Xabier Aranburu hil da

2014/07/11

Xabier Aranburu Sagarzazu (Hondarribia, 1931) hil da bart. Besteak beste, 1965etik 1975ra bitarteko hamarkadan Gipuzkoako erdal prentsan aritu zen kazetaririk euskaldunena eta euskaltzaleena. Agur eta ohore aitzindari, adiskide eta maisu handia izan genuen Xabierri.

Xabier Aranburu hil da - Gehiago irakurri

Udako koktela

2014/07/11

Festa sobredosisaz purrustadaka; Lur Olaizolakin Donostia Cup foball txapelketiaz; gauza zaharrak begi barrixekin ikustiaz (foballa maitatzen ikastia); dijestiño etenari buruzko leiendak desmontatzen; Aitzol Barandiaranekin izperringia atzekoz aurrera irakortzen: 1896ko ogibittartekua elizako organuan; antxiñako ogixa bai ona; Ben Sansumek, 1940 hamarkadan bizitzia aukeratu daben inglesa; ze hamarkadatan bizitzia gustauko litxakigun.

Udako koktela - Gehiago irakurri

Txaplata kanpolarrosen politikakeria

2014/07/11

Andoni Ortuzar jeltzaleak Estatuaren eta Euskadiren arteko “kontzertu politikoa” aldarrikatu du. Alegia, Kontzertu Ekonomikoaren itun-filosofiaz baliatuz, indarrean jarriko litzatekeen hitzarmen politikoa. Ideia ez da batere berria, Daniel Innerarity filosofoak burutu zuen-eta orain dela, barrena, bederatzi urte.

Txaplata kanpolarrosen politikakeria - Gehiago irakurri

Ume txikixari agurra

2014/07/08

2014ko ekain erdikaldian idatzittakua, Nikok eskolia amaittu aurretik.

Ume txikixari agurra - Gehiago irakurri

Kazetari benetan arraroak

2014/07/08

Komunikabide guzti-guztiek nola edo hala jakinerazi dutenez, Athleticek Petronorren eta BBKren babesletza izango du hurrengo 2014/15 denboraldian. Petronorrentzat zazpigarren eta azken urtea izango da, eta BBKarentzat, berriz, aurrena eta, barrena, ondoko lau urteetan indarrean iraungo duen hitzarmenaren lehena. Hala ere, nahiz harrigarri iruditu, komunikabide bakar batek ere ez du, ordea, zorioneko babesletzari dagozkion diru-kontuen berri eman.

Kazetari benetan arraroak - Gehiago irakurri