Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Energia-eraginkortasunaren kontra

Energia-eraginkortasunaren kontra

Amatiño 2015/02/13 23:15
Batek daki zein ote den sistemarik onena, baina zaborrak errepidez uxatu eta sakabanatu izanak energia-eraginkortasunaren oinarrizko hiru arauak hausten ditu. Eta, ondorioz, ingurumenarenak.

Energia-eraginkortasunaren alorrean oinarri-oinarrizko hiru hastapen nagusi daude. Bat, energiarik onuragarriena kontsumitzen ez dena dela. Bi, ekoizpenak eta kontsumoak ahalik eta hurbilen behar dutela elkarrengandik kokatu. Eta, hiru, garraio-kontsumoa dela egungo erronkarik larriena.

Bestelako arlo guztietan (nuklearra, berriztagarriak, frackina, bitumen-hareak, erraustegiak, zabor bilketa-sistema...) eztabaida nahi bestekoa izan daiteke, baina aurreko hiru arau horiek nekez jarriko ditu inork zalantzan.

Hala ere, Gipuzkoa lau urtez (2008-2012) aritu izan zen hondakinak Bilboko Zabalgarbi erraustegira eramaten eta une honetan, berriz, Itsaso (Lapurdi), Funes (Nafarroa) eta Pina-del-Ebro udalerrietako instalazioetara bidaltzen dihardu. Alegia, zehatz, 67, 152 eta 305 kilometrora.
.
Auskalo hau guztia noiz amaituko ote den. Batek daki zein ote, sistemarik onena. Baina zakarrak errepidez horrenbesteko distantzietara bidaltzeak eraginkortasunaren oinarrizko hiru legeak hausten ditu. Eta, ondorioz, ingurumenarekikoak.

Enpresa batek horrelakorik egiteko baimena eskatuko balu, herri-administrazioak ez lioke sekula emango.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: