Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Hainbat komiki lehiaketen berri

Hainbat komiki lehiaketen berri

e-gor 2015/02/12 19:55
Iazko batzuen irabazleak eta aurten irekita daudenak

Aspaldiko partez komiki-lehiaketen berri ematera goaz, makinatxo bat pilatu zaizkigu honez gero eta...

Tolosako Galtzaundi Euskara Elkarteak antolatzen duen Galtzakomik lehiaketaren VII. edizioaren irabazleak ezagunak dira dagoeneko. Amaia Ballesterosek eraman du 1. saria Nozilla asperturik dago lanagatik, eta akzesita Aitor Urkiolak Larrialdia lanagatik. 12 eta 18 urtekoen artean 1. saria Markel Galbetek eraman du Smith familiaren bidaiagatik, 2.a Haizea Ganzedok Bidaiarik garrantzisuenagatik eta aipamenak Leire Amonarrizek Ametsak egi bihurtu daitezkegatik eta Inhar Esnaolak Basozainakgatik. 12 urtetik beherakoetan, 1. saria Iñigo Agirrek irabazi du Hobe maitatzea borrokatzea baino lanagatik, aipamenak Asier Sanchezek Supermanegatik, Maria Arrieta, Paula Vicente eta Maria Contrerasek Maitasunaren gauzakengatik eta Ibai Torkemadak Anbroxio eta Inaxiogatik, eta Ibarrako lan onenen sariak Eneritz Jauregik Desperux sagutxoagatik eta Markel Arsuagak Unibertsoagatik.

Bestalde, Rekalde Aretoak eta Noticias taldearen Ortzadar kultur gehigarriak antolatzen duten Rekalde-Ortzadar IV. Lehiaketak ere baditu irabazleak. Sari nagusia Uxía Larrosak eraman du Pluto lanagatik. Eta aurtengo Ohorezko Saria, guztiz merezia, Antton Olariagak jaso du.

Eta urtero-urtero falta gabe urte hasierarekin batera irekitzen diren bi lehiaketen berri ere eman behar dugu. Horietako bat da Basauri Komik ekimenak antolatzen duen Ganorabako komiki-lehiaketa, sariz ongi hornitua (900, 450 eta 300 euro hurrenez hurren lehen hiru sarituei, eta 300 euroko akzesit bana euskarazko lan onenari eta Basauriko lan onenari). Lehiaketan parte hartzeko, komikiak martxoaren 31 baino lehen bidali behar dira.

Beste bat Portugalete Uri Urena Komiki Lehiaketa da, hiri horretako udalak antolatzen duena eta aurten XXIX. edizioa betetzen duena. Komiki kategorian 1800, 1250 eta 800 euro daude lehen hiru sarituentzat, 300 euroko akzesitak euskarazko eta Portugaleteko egile onenentzat eta 200 euroko akzesita 16 urtetik beherakoen lan onenarentzat, eta komiki-banda kategorian 300 euro irabazlearentzat eta 100 euroko akzesita 18 urtetik beherakoen arteko lan onenarentzat. Lanak bidaltzeko epea, kasu honetan, otsailaren 27a da.

Zorionak iazko irabazleei! Eta zu, irakurle, animatu aurtengoetan parte hartzera, hurrengoa zu izan zaitezke eta!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10