Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / "Iraultza-zergak" ere badu memoriarik

"Iraultza-zergak" ere badu memoriarik

Amatiño 2015/02/16 23:55
“El empresario ante la violencia de ETA” izenburupean hitzegin zuen, orain hurrengo, José Guillermo Zubia oñatiarrak Fernando Buesa Fundazioaren baitan. Zubia hamabost urtez izan zen Confebask-eko idazkari nagusi eta, zalantzarik ez gero, hurbiletik ezagutu zuela “iraultza-zergaren” makinatxo bat kasu.

Zubiak gogorarazitako zertzeladen artean aipagarri, besteak beste:

 Mehatxu-mota harek eragin ohi zituen izua, larritasuna eta egonezina. Are gehiago, gutunak lantegietara edo bulegoetara bidali beharrean, ETAk enpresa-buruen zein profesional liberalen etxebizitzetara eta senideei (emazte eta seme-alabei) igortzeari ekin zionean.

 Euren burua mehatxupean ikusi zuten pertsonen bakardadea, politikarien ez ikusia, gizarte-isiltasuna eta, gehienetan, noraeza.

 Gutuna jasotzeak esangura zuen askatasun nahiz eskubide-urraketa, duintasun-galera eta triskantza psikologikoa.

Zubiak adierazitako kalte gaiztoak ukatu eta gutxietsi gabe, nik hiru xehetasun aipatuko nituzke, ene irudiko, arrunt mingarriak gertatzen zirenak:

 Gutunak zein erruki eta lotsagabe adierazi ohi zuen, hitzez hitz, “una vez pasado el plazo comenzaremos a ejecutarles”. Sobrea ireki eta idatzi hori irakurri zuenak baino ez daki zer sentitzen den une horretan.

 Iparraldera ardigalduaren pare joan eta zerga-eskaleari, aurrez aurre, "bere" arrazoiak derrigorrez ontzat eman behar izateaz gainera, haren tonua, hoztasuna, nagusikeria eta sasi-gailentasun abertzalea irentsi beharra.

 Eta Iparraldera joateko, noiz eta nora joan jakiteko, zein erraza zen, norberaren herritik atera gabe, hitzordua asmatzeko (?) gauza zen "lagunik" aurkitzea.

IMPUESTO REV

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: