80 urte atzeraka salto
Argazkiak.org | Amama MªAntonianian, Ibarkurutzian © cc-by-sa: txikillana
Genealogia asuntuetarako zaharrekin berbetan nagola, sarri topatzen jittuadaz puzzle honen pieza soltiak. Badakitt eziñezkua dala puzzlian irudi osua berreskuratzia. Antxiñako umiak gauza asko pasau jittuezen, bizitzan buelta ugari, eta sepia kolorezko jostailluak betirako galdu dittuk. Baiña, halan be, puzzle txatalak jaso egitten jittuadaz nik, kuadernotxo batian boligrafoz edo bestela, honen modura, ordenadorian idatziz.
Gure amak, batzutan, bere amama Maria Antonia Aranari buruzko gauzak kontau izan jittuk (Arrautzianekua). Gauza gitxi dittuk, iñundik iñora bez bere erretratu osua egitteko laiñ, baiña kontu haundiz bilduta jittuadaz:
- Intxaursaltsia zelan egitten zeban. Amari entzundako forma honetan egitten dot nik gaur egun.
- Ibarkurutzeko etxia umez beteta egoten zala; familia askoren umiak jagoten zittuala amama Mariantoniak.
- Iñoiz ohe bakotxian 6 lagun-eta sartzen zirala. Kabitzeko, batan burua bestian hanken onduan ipitzen zittuezela. Aittitta Felixen hanken onduan tokau jakonak, gaztai usaiña!
- Gerran, amama Mariantoniak eta aittitta Felixek ez zeben etxetik alde egin nahi izan. Eta bonbardeo guztiak etxe barruan sartuta pasau zittuezela, koltxoiak leihuetan...
Egunotan, sorpresia hartu dau amak. Jubiletxeko lagun batek kontau detsa, umetako gauzetaz berbetan, 4 bat urte zittuala, Ibarkurutzeko sotano batera eruaten zebala amak, andra baten etxera. Patixo haundi bat zala, errekara begira, eta andra harek ume gehixago be hartzen zittuala hantxe egun osuan, gurasuak biharrian zeguazela, guarderixa modura. Emoziño haundixa hartu dau gure amak (84 urte), bere lagunartian amama Maria Antonian etxera juaten ziran umiotako bat deskubritzian...