Komikien inguruko literatur solasaldiak Intxaurrondon
Apur bat berandu gatoz honen berri ematera, solasaldietako asko jada pasatu baitira, baina beno... Donostia Kulturak antolatuta, komiki batzuen inguruko hainbat solasaldi egingo dira Donostian kurtso honetan zehar.
Euskarazkoak Iosu Mitxelenak zuzenduko ditu, eta egile hauen inguruan izango dira: azaroaren 11, Juan Luis Landa; urtarrilaren 13a, Zaldieroa; martxoaren 10a, Axpi; eta maiatzaren 12a, Joseba Larratxe Josevisky. Gaztelaniazkoak Antonio Altarribak zuzenduko ditu, eta obra hauen jiran arituko dira: urriaren 14an, Shaun Tanen Emigrantes; abenduaren 9an, Winshlussen Pinocchio; otsailaren 17an (adi, data aldaketa!), Jiro Taniguchiren Barrio lejano; apirilaren 14an, Guy Delisleren Piongyang; eta ekainaren 9an, Miguelanxo Pradoren Ardalén.
Solasaldi guztiak arratsaldeko 19:00tan izango dira Intxaurrondoko Kultur Etxean. Animatu!