Blogak
"Los Arañones" mendi-elkartearen urteroko bilera
2014/08/17Canfranc-eko "Los Arañones" mendi-elkarteak atzo ospatu zuen urteroko bilera. Goizean goizo lauzpabost orduko mendi-buelta, ondoren lagunarteko otordua eta opari-zozketa. Bazkalostean, etenbako jarduna afalordu arte eta gero... gerokoak.
Dezibel guztiak ez dira berdinak
2014/08/14Gizarte zaratatsuan bizi garenik ez dago zalantzan. Gero eta zaratatsuagoa, gainera. Industria-iraultzak, garraio-egiturak eta hirien handitzeak eragin dute egungo zarata-kutsadura. Zarata dezibeletan neurtzen da. Dezibel denak, teoriaz, berdinak dira, jakina, Baina guztiek ez digute berdin erasaten.
Argittasunari eutsi
2014/08/13Robin Williamsen ereduan harira (63 urte optimismuari eusten!), azpitituluak euskeraz ipintziari buruz jarduteko aprobetxau dogu, bide batez, autoestimu ikasgai batzu aittatu doguz, entzuliak gure paziente batzuen adibidia jarraitzeko animauaz (zapatuan Gaur8 astekarixan argitaratuko doten artikuluan aurrerapena).
Bigarren euskal inbasioa
2014/08/11Ezkaraik 2.000 biztanle ditu neguan eta 15.000 inguru udaran. Hamahiru mila bisitari horietatik gehientsuenak euskal hiritarrak dira. Ez, duela mila urte bezala, Arabatik eta Nafarroatik joanda, Bizkaitik eta Gipuzkoatik baino. Hala ere, orduan bezala, orain ere, gehienak euskal hiztunak. Bigarren euskal inbasioa, nonbait.
Como te digo Rodrigo
2014/08/11Atzo, abuztuan 9xa, arratsalde partian “Como te digo Rodrigo” izeneko malabaristia Lekitton. Nikok ixa derrigortuta, hasierako zatitxo bat ikusi juat. Osorik ezin (afalordua zan), baiña klabe interesgarri batzu ikusteko beste bai.
Lar zelbea ez da komeni, ezta esanekoegia ere
2014/08/08Edu Barinaga ia betidanik ezagutu izan dut ekoizle. Eta “betidanik” ez da, nire kasuan, euli-kaka. Esan beharrekoak aurrez aurre esaten dituztenetakoa zena banekien eta ekoizle ona dena ez du inork zalantzan jarri. Orain, berriz, ETBren zuzendaritza onartzeaz frogatu du ausarta ere badela.
Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean
2014/08/08Palestina aldean sionistek sinpatia motibo gutxi ematen badute ere, ez dugu ahaztu behar judu guztiek ez direla horrelakoak. Aitzitik, herrialde askotan ekarpen baliotsuak egin izan dituzte Historian zehar; baita Euskal Herrian ere.
Ume asuntua eta udako fisio aholkuak
2014/08/05Michael Jacksonen harira (¡!!), ume txikixak koskortzian atzian lagatakuei agur esatiaz (eta estrangulatzeko goguaz), Anje Duhaldek girotutako melodramatic moment eta guzti. Gero, EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoak emondako zenbait aholkuri buruz azalpenak.
Malgutasunaren balioaz jabetzeko ordua
2014/08/05Denden eta hipermerkatuen ordutegia dela-eta sortu den eztabaidak gogorarazi dit duela hamabost urte energia ekoizteko lantegien inguruan egin ohi zen salaketa: antza zenez, zenbait ingurumenzaleren iritziz ez omen zen egoki, zilegi, onargarri edo dena delakoa Euskal Herrian euskal gizarteak behar zukeen baino energia gehiago ekoiztea. Hau da, bego, txarrenean ere, ze erremedio, euskal merkatuaren eskariari erantzuteko besteko energia-produkzioa, baina ez gero kanpora esportatzeko energiarik ekoiztu... Utikan energia!
