Gipuzkoa, motor bila
Gizarte zibiletik sortutako sarea, Gipuzkoaren etorkizunaz arduratua, hainbat hausnarketaren ostean proposamen zehatzak egiteari ekin nahi diona. Ekimen irekia eta anitza. Gipuzkoaren lehiakortasuna eta iraunkortasuna areagotzeko, bertako berrikuntza eta ikerkuntza sustatzeko eta, ondorioz, gipuzkoarren kohesioa eta ongizatea hobetzeko. Etorkizuna lantzeko.
Segurutik honezkero dauden guztiak dira eta, behar bada, ez daude –oraindik— diren guztiak. Zer gerta ere, ekimena txalotzeaz gainera, zilegi bekit ondoko kezka biak azaltzea:
1. Honelako ekimen batek, adierazpen esanguratsua ez ezik, eguneroko motor indartsua behar izango du aurrera egingo badu. Non da, nor da, bastidore arteko motorra?
2. Honelako ekimen batek, sortzaile ezagunak eta adituak ez ezik, ordu asko eman ahal izango dituzten langileak behar izango ditu. Orain arte agertu diren aurpegiak ez ote, aurretik ere, lar lanpetuak?
Gipuzkoa Garaile
Gizarte zibiletik sortutako ekimena da.
Gipuzkoaren orainaldiaren eta etorkizunaren eta gure lurraldeak aurre egin beharreko erronkei arrakastaz aurre egin ahal izatera bideratu beharko gintuzketen tresnen inguruan hausnarketa kolektiboa egin dugun pertsona multzotik jaio da.
Horretarako, bultzatu nahi dugun ekonomia-egiturak oinarri hauek izan beharko lituzke: pertsonak, haien talentua, industria aurreratua, ikerketa, garapena eta berrikuntza, mundura zabalik dagoen lurraldea, Gipuzkoako espiritu ekintzaileari balioa emango diona eta non enpresak, langile eta enpresaburuen arteko etengabeko lankidetzan eta elkarren arteko konfiantzan oinarritutako proiektu partekatuak diren.
Hitz gutxitan esanda, enpresa lehiakorrak, aberastasuna sortzen dutenak, sozialki konprometituak eta, aldi berean, ingurunearekiko arduratsuak direnak.