Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Dropcoin, txanpon baten truke

Dropcoin, txanpon baten truke

Mikel Iturria 2015/03/08 21:50
Artikulu bat gustuko baduzu eta egileari hori txanpon batekin eskertu nahi badiozu, hementxe duzu Dropcoin.

Interneten dena debalde egon beharko lukeela uste duen horietakoa bazara, alferrik ari zara lerro hauek irakurtzen. Baina, aldiz, Interneten ere gauza batzuk pagatu behar direla uste baduzu, agian interesatuko zaizu behekoa.

Komunikabideen alorrean egia da medioen edukiak ordaintzeko aukerak hedatuak daudela jada sarean (harpidetza bidez, adibidez), baina batzuetan ez duzu harpidetzarik pagatu nahi (edo ezin duzu) eta agian aukera polita izan daiteke Dropcoin. Labur esanda: egileen lanari "atsegin dut" esan beharrean soilik, hori txanpon batekin laguntzeko erreminta da. Honen atzean talde nafar bat dago eta bideo honek ederki esplikatzen du proiektua 90 segundotan.

Webgune batzuk instalatuta dute jada botoia. Horietako bat da Jot Down eta bertan probatu dut nola funtzionatzen duen Dropcoin-ek eta, benetan, dioten bezain erraza da.

Lehenik eta behin alta eman dut Dropcoin gunean. Ondoren, duela hilabete batzuk gustura irakurritako edukira jo dut. Hain zuzen ere, Peio Ruiz Cabestanyri Ander Izagirrek eginiko elkarrizketara. Amaieran, justu argazkiak Juan González Andrés-enak direla dioen azpian, dagoen Dropcoin botoian egin dut klik. Euro bateko aukera sakatu dut (gehienez ere, bi eurokoa da ekarpena) eta banku-txartelaren datuak bete ditut. Listo.

Egin dudanean zalantza batekin geratu naiz: ea nire propinaren zatitxo bat ailegatuko ote den Ander eta Juanen eskuetara. Baina hori ez dagokio Dropcoin-i, Jot Down-i baizik.

Bukatzeko, lerro hauek idatzi ondoren beste bideo bat ikusi dut. Honek dio nola jarri Dropcoin zure webgunean.

etiketak: dropcoin
Luistxo
Luistxo dio:
2015/03/09 09:44
Jotdown-ek ez dauka aukera bere bertsio mugikorrean. Dropcoinen hutsune bat ote zen pentsatu dut, baina ez, Politikoneko artikuluetan jarrita dago, eta beraz ibiliko da. Oso interesgarria produktua, eskerrik asko berri emateagatik Iturri.
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2015/03/09 14:57
Bai, nik ere uste dut oso interesgarria dela erreminta hau. Ea euskaratzen duten.
Ander
Ander dio:
2015/03/23 15:22
Ez, idazleak eta argazkilariak ez dugu zure eurotik ezer jasoko. Jot Downek erabaki du dena beraientzat izango dela. Ondo iruditzen zait irakurleek editoreak ere laguntzea, lan handia egiten dute, baina kasu honetan behintzat jakin ezazu ez zaigula xentimorik ere iritsiko Juani eta niri. Beraz, gonbidatu gaitzazu txokolatea txurroekin merendatzera.
iturri
iturri dio:
2015/03/24 19:25
Txokolatea txurroekin nire kontura zuretzat eta Foteroarentzat.

Orain Blendle-ri buruz hitz egiten ari dira, kazetaritzaren iTunes delakoa.

Dropcoin ona izan daiteke sortzaileentzat eta Blendle medioentzat? Batez ere Jot Down bezalako editoreek ez badituzte txanpon horiek zu bezalako jendearekin banatzen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter