Blogak
Lar zelbea ez da komeni, ezta esanekoegia ere
2014/08/08Edu Barinaga ia betidanik ezagutu izan dut ekoizle. Eta “betidanik” ez da, nire kasuan, euli-kaka. Esan beharrekoak aurrez aurre esaten dituztenetakoa zena banekien eta ekoizle ona dena ez du inork zalantzan jarri. Orain, berriz, ETBren zuzendaritza onartzeaz frogatu du ausarta ere badela.
Judimendiko orubea (Gasteiz) eta Baionako juduen eskaria 1851ean
2014/08/08Palestina aldean sionistek sinpatia motibo gutxi ematen badute ere, ez dugu ahaztu behar judu guztiek ez direla horrelakoak. Aitzitik, herrialde askotan ekarpen baliotsuak egin izan dituzte Historian zehar; baita Euskal Herrian ere.
Ume asuntua eta udako fisio aholkuak
2014/08/05Michael Jacksonen harira (¡!!), ume txikixak koskortzian atzian lagatakuei agur esatiaz (eta estrangulatzeko goguaz), Anje Duhaldek girotutako melodramatic moment eta guzti. Gero, EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoak emondako zenbait aholkuri buruz azalpenak.
Malgutasunaren balioaz jabetzeko ordua
2014/08/05Denden eta hipermerkatuen ordutegia dela-eta sortu den eztabaidak gogorarazi dit duela hamabost urte energia ekoizteko lantegien inguruan egin ohi zen salaketa: antza zenez, zenbait ingurumenzaleren iritziz ez omen zen egoki, zilegi, onargarri edo dena delakoa Euskal Herrian euskal gizarteak behar zukeen baino energia gehiago ekoiztea. Hau da, bego, txarrenean ere, ze erremedio, euskal merkatuaren eskariari erantzuteko besteko energia-produkzioa, baina ez gero kanpora esportatzeko energiarik ekoiztu... Utikan energia!
Gregorio Monreal: "Gure ereserkia minuetto bat da, burua makurrarazten duen dantza mota hori"
2014/08/01Grazia egin dit esaldiak. Sinboloen eta gizartearen arteko loturak lausoak izaten dira maiz, arbitrarioak ere bai, baina beste batzuetan badirudi txakurra eta nagusiaren arteko esaera —berandu baino lehen txakur orok bere ugazabaren tankera (ala alderantziz da? ;-) hartzen duela— bete egiten dela.
Gizonezkoen langabezia da emakumezkoena baino handiagoa
2014/08/01Langabetu-tasa murriztu egin da aurtengo bigarren hiruhilekoan, EPAren datuen arabera, Euskal Autonomia Elkartean zein Espainian. Azken hogeita bost urteotako datu historikoak alderatuko baditugu, Espainiakoa nabarmen txarragoa da, zifra absolutuetan nahiz erlatiboetan.
Iturriak lantzen zituen kazetaria
2014/07/30Maria Antonia Iglesias hil da, trantsizio demokratikoarekin batera agertarazi zen kazetari-andana berriaren lekukorik nabarmenenetakoa. Kazetari peto-petoa, bere buruaren jabe zena, hierarkia onesteko prest bai, baina inoren menpekotasunik onartzeko gertu ez zegoena.
Atuna, jantoki sozialak, termoregulaziñua eta solisombrak
2014/07/29Atun usaiña arrantzale herrixetan, #etxekoandros sukalde-pote kontuekin. Bilboko eskola batzuetan eskola jantoki batzu behartsuei zabaldu dabela eta, Eider Jauregi zinegotzixari elkarrizketia eta jantoki sozial zibillen aldeko aldarrixa. Termoregulaziñuan kontura aholku batzu Oihane hozkirrixari eta Iban “calorías”ari; amaitzeko Arritxu Iribarrek solisombrekin ahozabalik laga gaittu ;-)
Aragoitik Biarnora, ibonez ibon
2014/07/29Aspaldian egindako mendikadarik ederrenetakoa aurreko larunbatekoa. Luzeagorik eta gogorragorik… makinatxo bat, bai. Baina, horratik, politagorik, nekez. Astungo eski-estazioan hasi eta, ibonez ibon, Bious-Artigues aintziraraino, bost ordu t´erdiko ibilaldi samurra, astiro samar, Aragoitik Biarnora bitarteko mendilerroan. Igelen eta muxarren paradisua.