Blogak
Begirada eta ikuspuntua
2015/02/10Antoni Gutiérrez-Rubí politologoarekin hasi eta Oskar Alegriak zuzendutako Punto de Vista zinemaldiarekin bukatu.
"La reconciliación y los grupos más próximos a ETA"
2015/02/10Inoiz aipatu izan dut, blog beronetan bertan, zein aldaketa nabarmen gutxi sumatzen dut nik euren burua “ezker abertzaletzat” jotzen duen jende arruntaren artean. Hau da, duela hainbat hamarkada Herri Batasunaren magalean hazi eta hezitakoen artean. Inori ez diot oraindik entzun, bat bakarrari ere, nolabaiteko aitorpenik txikiena borroka armatuaren burugabekeriaz, indarkeria onartu ezinaz, zilegiztasunik ezaz, komenigarritasun faltaz, asmatu ez izanaz edo, barrena, zuzendu beharrezko oker-bideaz.
Koko-dantzariak, Otaola-Kiñarrako baserrietan zehar
2015/02/07Azken urteotako ohiturari jarraituz, gaur atera dira Eibarko koko-dantzariak baserriz baserri. Nahita ere guztietara heldu ezin-eta, aurtengoan, Otaola-Kiñarra baillaran zehar jardun dira "baserri-jiran". Eibarko aratusteetako tradizio zahar hau berreskuratzeari Kezka taldeak ekin zion orain dela, barrena, zortziren bat urte, Oier Araolazaren eraginez-edo, besteak beste.
Emozioak emozionatzen eta hunkitzen
2015/02/062015ko otsailaren 6ko Euskadi irratiko Faktorian egindako kolaborazioa
Telefono mugikorrak gora, telebistak eutsi eta blogak behera
2015/02/04Sektoreka, publizitate-ezarpena telefono mugikorretan hazi zen (+%6,5) gehienbat iaz, eta galerarik handiena, ostera, aldizkarietan (-%8,0). Esparru digitalari dagokionez, berriz, Interneteko bideoa izan zen batez ere gehitu zena (+%29), eta blogetan egindako inbertsioa gehien jaitsi zena (-%6). ZenithOptimedia agentziaren datuak dira.
Euskeriak 365 egun Eibarren (bideoa)
2015/02/04Juan dan abenduan 3an, Euskerian Egunian, Eibarko euskalgintzak ekitaldi politta antolatu zeban, ...eta Kitto! Euskera Elkartian eta Udalan gidaritzapian, eta Eibarko hainbat elkarte eta ikastetxeren laguntziakin. Ekitaldixan jasotako irudi batzuekin, bideo eder hau editau dau Haizea Odriak (Badihardugu Elkartia).
