Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / "Amama" pelikula

"Amama" pelikula

Leire Narbaiza 2015/10/19 01:25

Ez naiz oso zinefiloa. Ezer gutxi dakit plano, sekuentzia, errodaje eta argiaren eraginaz. Sarri ere ez naiz joaten aretoetara, eta etxean ere ez ditut asko ikusten. Ezjakina naizela, berba baten. Filmek sentsazioak baino ez didate eragiten, sentimenduak, eta hala irten naiz Coliseotik "Amama" ikusi ostean.

Pelikula gordina begitandu zait, une batzuetan gogorra. Barretxoren bat ere eragin digu. Baina film osoan zehar "ze ederra" esaten jardun dut neure kolkorako.

Belaunaldien arteko etena gure erara kontatua. Pertsonaiak eta jokatzeko modua gertukoa. Esaldi batzuk nik neuk ere erabili izan ditut, eta hamaikatxo aldiz eztabaidatu dugu lagun artean sentitzen duguna esatearen balioaz. Paper batzuetan hurreko jendea ikusi dut. Erreakzio naturalak, guretako.

Zineman batzuek negar egin dute, emozionatuta. Nik ez (arraroa), baina integratuta eta identifikatuta sentitu naiz oso.

Gutxien kokatu dudana amamaren pertsonaia izan da, agian berbarik ez duelako eta hieratikoegia delako nire iritzirako. Baina sortutako irudiak eta metaforak ikaragarriak.

Paisaiak eta argazkia, ezin ederragoak. Musika, hunkigarria Mursergo ederki akoplatu da. Osotasunean ere itzela.

Eibarko gure emanaldian anekdota bat ere izan da. Pelikularen momentu dramatikoenean estra lanetan Eibarko gizonezko bat agertu da, eta barre egin dugu. Une hori apurtu digu. dena ezin da.

A, eta oso jertse politak darabiltzate aktoreek, udazken-neguarendako aterpe epela.

Asebeteta eta gustura irten naiz zinematik. Aktore handiak, film biribil batean. Ea hurrengoan euskara hutsean azpititulurik barik ikusteko aukera dugun.

asier
asier dio:
2015/10/20 18:26
(Eibartarrak zerrendara bialdutako mezua kopixatzen dot hamen)

Eibarren asteburu guztian jende asko.
Areto txikixan programau zeben eta emanaldi batzuetan sarrerak agortuta.

Atzo iluntzeko emanaldixa areto nagusira aldatu zeben. Ondo antolatzailiak.
Ez zan bete, baina ikusle asko.

Neri be gustau jatan. Pelikula ederra da (Leirek esandakuakin bat
nator: http://eibar.org/blogak/leire/amama-pelikula).
Gertutasuna (geografiko zein tematikua) plus bat da gutako askorentzat.

Momentu oso hunkigarrixak badittu (esate baterako ohiana, edo Mursegon
azkenengo kantuan eszenia), baina pentsatzen nebana baino gitxiago
(nere kasuan, behintzat).

Sinbolismoz eta metaforaz betetako pelikulia. Tarteka larregi,
gertaera batzuk sinezgaitz bihurtzeraino.
Baina "gidoiak eskatuta" dagoz sinbolo eta metaforak argumentuan
gainetik. Justifikauta, seguru asko; metafora/sinesgarritasun oreka
horretan, zuzendarixak sinbolismuan alde egin dau.

Tira, harira: merezi dabela. Ikusi biharreko pelikulia.

Gaur goixian esnatu, eta ttak!, pelikuliaz gogoratu naiz.
Horixe da harrapatzen zaittuan pelikula bat neurtzeko irizpidia:
barruan gelditzen jatzula, eta ustekabian bistaratzen jatzula.
Duda barik, Amamak badaka hori.

PD: Azpitituluen kontu horretan zurekin ados. Neri traba eitten deste. Eta gaiñera, betiko moduan, euskaldunok ordaindu biharreko peajia da. Inglesak azpititulu barik inglesezko pelikulak; alemanak be barik alemanezkuak; zer esanik ez españolak. Baina euskaldunok ez; euskaldunok beste hizkuntza bateko azpitituluak jasan bihar dittugu. Beti bardiñok ordaindu biharra be... Eskerrak berba gitxiko pelikulia dan; mesede ;)
 
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua