Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Astiberri, orain digitalean ere

2016/04/28

Bilboko argitaletxearen webgunetik komikiak formatu elektronikoan eros daitezke

Astiberri, orain digitalean ere - Gehiago irakurri

Nazien urrea, Galiziako wolframioa eta Lezamako igeltseroa

2016/04/27

Eibarko Club Deportivoarekin estreinako joan nintzenean eskiatzera Candanchura (1963?) eta Canfranc-eko tren-geltokiko ostatuan lo egin, amesgaiztorik txarrenean ere nekez suma nezakeen hogei urte eskas lehenago Gestapokoak bizi izan zirenik bertan, laurogeitaka tona urre pasatu zirenik ezkutuan handik eta mendate mehar hura Alemaniatik ihesi etorritako juduen isilpeko igarobide izan zenik.

Nazien urrea, Galiziako wolframioa eta Lezamako igeltseroa - Gehiago irakurri

Bonbardaketa Eibarren

2016/04/25

Eibarren bonbardaketaren inguruan Erakusket eta Testigantzak egunotan.

Bonbardaketa Eibarren - Gehiago irakurri

Apirila, txoriketarako sasoi aparta

2016/04/25

Ez da ez, apirila, txoritarako garai txarra. Ugari eta zalapartatsu dabiltza egunotan.

Apirila, txoriketarako sasoi aparta - Gehiago irakurri

Gure industriaren defentsan

2016/04/24

Hona non jakin dugun, holakoren batean, “industriarik gabeko Herriak ez duena etorkizunik”. Lanik falta ez denean lanpostuak ez du lar balio izaten; ezta industriak ere, edozein pegoratan tailertxo bat dagoenean. Aspaldiotan, ordea, lan-aukerak gero eta gehiago balio du eta, orain dela urte gutxi besterik iruditu arren, azkenean amaitu dugu sekulako manifestazioa egiten “gure industriaren defentsan”. Hamaika ikusteko jaio ginen!

Gure industriaren defentsan - Gehiago irakurri

Tirabirak, euskal gatazkari buruzko komiki-zinten egitasmo transmedia

2016/04/21

Hainbat formatu ditu egitasmoak; erakusketa ibiltaria EHUko liburutegian, Leioan dago orain; ehunka komiki-zinta online ikus daitezke

Tirabirak, euskal gatazkari buruzko komiki-zinten egitasmo transmedia - Gehiago irakurri

Datorkigun mundua

2016/04/21

Etorkizuna ez da gero batere erraza gaur eguneko gizartearentzat, oro har, eta, zer esanik ez, lan-merkatura estreinako atera behar duen gazteriarentzat edo sortu beharreko enpresa txikientzat. Baina, datorkigun mundua... sekulako txarrena al da? Aurreko belaunaldiek abagune errazagorik aurkitu al zuten?

Datorkigun mundua - Gehiago irakurri