Blogak
Ez onena, bai onenetakoa
2019/02/05Datu on samarraz amaitu da 2018 urtea. Ez da, ez, sekula izan den onena baina, 1981etik hona urtez urte izan diren kopuruekin alderatuz gero, adierazgarria da ondorioa: azken 38 urteotan, 8 aldiz baino ez da datua hobea izan Euskal Autonomia Elkartean eta 29 bider, ostera, beti txarragoa.
Torturatik bizirik atera
2019/02/03Mikel Sotori Danele Sarriugartek eginiko elkarrizketa bati bueltaka
Izan zirelako gara, industriaz ere
2019/01/29Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Hona euskaldunok harro asko errepikatu ohi dugun leloa. Ideia hau lotu izaten diogu, gehienetan, euskarari, euskal kulturari eta, nolabait esateko, euskal izakera eta nortasunari. Inoiz gutxitan, gero, euskal industriari.
Gordailua ezagutzeko parada
2019/01/28Uztailean eta abuztuan izan ezik, hileko azken ostiraletan bi bisita antolatzen ditu Gordailuak. Urtarrileko 25ean, adibidez, 17:00etan gaztelaniaz eta 18:00etan euskaraz. Horietako batera joan nintzen ni.
Etl-akoatl-chili (AKA bababaltza sakramentuekin eta gindillekin)
2019/01/28Trikitixa edo talua moduan, askondako ez dago ezer euskaldunagorik, baba baltzak bere sakramentuekin baiño. Bistan danez, ez trikitixa, ez talo, ez baba baltzak ez dira jatorriz bertakuak (integristen harridura barregarrirako). Baiña gaur jakin dotena da, neretako guztiz arrotza dan beste gauza bat –babekin gindillia jatia- ez dala, nik uste neban modura, kanpotik etorrittako moda arrarua, ez bada eze, Mexicon be “indiako babak” jateko jatorrizko formia.
