Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Txirrindua ez da alferren astoa

Txirrindua ez da alferren astoa

Amatiño 2019/09/03 20:25
Urolako bidegorrian zehar, Zumarragatik Azoitiara bitarteko zatiak batere galbiderik ez duen arren, Azkoitia eta Zumaia artekoa korapilatsu samarra da, besteak beste Iraetatik itsasalderainoko trenbide zaharraren arrastoa sasiak eta txarak jandako zirrikitu estua baino ez delako gaur-gaurkoz.
Txirrindua ez da alferren astoa

Loiola, bakarra mundua

Azkoitia-Azpeitia bitartekoak, Loiolan zehar, Untzaga plazako pasealekua ematen du, jai-egunetan batez ere. Azpeitiatik Zestoara, tren eta guztiko Lasao geltokian barrena, denetarik dago: bidegorria, bide berdea, baserri-bidea, pista, zagorra, luxuzko pasartea, errepidea gurutzatu beharra eta dezente txukundutako pare bat edo hiru tunelpe.

Urolako bidegorri “ofiziala” amaitzen da, Iraetako geltoki zaharrera heldu baino lehenagoko tunel itsuan sartu aurretik, noizbait Foru Aldundiak Arroa, Narrondo eta Txikierdi aldera bidea burutuko ote duen zain.

Besterik ezean, aukera nabarmen polita da, ordea, tunel aurretik Iraetara jaitsi, Gipuzkoa osoan gelditzen den baserri-kalerik berezienetakoa gurutzatu eta, futbol-zelai ondotik, Aizarnazabal aldera jo. Baserri-bide lau-laua da, Urola gaineko zubitxoa pasatu arte, eta handik aurrera, aldiz, maldan gora, surf-olatuak eragiten dituen enpresa ospetsuaren ingurutik, kristoren aldapa, sasoiko txirrindularia betetzeko bestekoa.

Baina, nork esan du bizikleta alferren astoa denik?

Trena Lasaon

Oraindik ere bada trenik Lasaoko geltokian

Luxu gorria

Hau zer ote? Bidegorria ala luxu-bidea?


Seinalerik eza

Zestoako sarrera (Iraeta aldetik). Zein ote hartu beharreko bidea? Ezkerrekoa ala eskuinekoa?  Ez bata eta ez bestea, erdiko ziztrin estu-mestua.

Iraetako tunela

Iraetan sartu aurreko zidor meharra eta tunel itsua

Ibaia

Iraetatik Aizarnazabalerako bidea eskuin aldean. Ezkerrean, berriz, Urola ibaia. Bada leku itsusiagorik

Aizarna

Aizarnazabaleko Udaletxea

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: