In memoriam: Iñigo Muguruza
Argazkia: Marivi Ibarrola. Iñigo Muguruza (erdian). Gidari Fermin. Alboan Poch.
Gaur blogean idazteko asmoa nuen. Atzoko kontu batzuei tiraka, goizaren erdian haizea biratu eta kontra hasi da. Nire kontra. Gure kontra.
Lagun batek esan dit Iñigo Muguruza zendu dela.
Eta hitzik gabe geratu naiz.
Iñigoren berbak topatu behar izan ditut esklerosi anizkoitzaren berri ematen duen blog batean. 2016ko irailaren 30ekoak dira. Nire ikuspuntua gaur egun, zioen Muguruza anaietako txikienak, gaixotasuna atzeman eta urtebetera edo.
Zati hauxe lapurtuko diot gaur:
"Atzo lagun batek Snoopy-ren tira bat bidali zidan whatsapp-etik: Snoopy eta Charlie Brown hondartzako petril batean daude eserita.
-Charlie: badakizu? Egun batean hilko gara.
-Snoopy: bai, baina gainontzekoetan ez".
Eta kantu bat. Joxe Ripiau garaikoa. Bizitza triste eta ederra.
Gugan bego, Iñigo.
Eguneratzea: Joni Ubedak bidali dit Iñigo Muguruzak zuen blog baten lotura. Keawe zen bere ezizena.
In memoriam: Iñigo Muguruza. Este apunte en castellano.
gaixotasuna gaur aipatzea ezinbestekoa izango da, berak ere idatzi zuen bere gaixotasunaz. orduak egunak igaroko dira eta inigoren alaitasuna gailenduko da. detaile asko datozkit burura, baina errepikakorrena zait Entzun aldizkarirako egin nion elkarrizketan disko berriaz galdetu eta "garagardoa hartu eta burutik behera botatzeko modukoa dela" erantzun zidanean. erantzun hori bere izaeraren oso adierazgarria zen.
joan zinen baina hemen zaude oraindik. Hau suertea gurea, zu ezagutu izana!
biba eta gora, eta begirune osoa
PD
Twitterren aipatu dut, Sustrai Colinari eskaini zion elkarrizketa behin baino gehiagotan irakurri dut. Serio demonio jartzen zenean, oso hausnarketa onak egiten zituen.
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2253/inigo-muguruza