Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Baherik bako ipoiñak

2019/11/27

PEILLEN, Txomin. 1985. "Allande Elixagarai ligiarraren ixtoriak (parre ipuinak)". Antropologiaren euskal bilduma 9. Ed. Haranburu, Donostia.

Baherik bako ipoiñak - Gehiago irakurri

Joana Maiz, erresistentziari oda zoragarria

2019/11/26

Yurre Ugarteren gidoia eta Joseba Larratxeren irudiak ditu Harriet etxeak argitaratutako harribitxi honek

Joana Maiz, erresistentziari oda zoragarria - Gehiago irakurri

Culete

2019/11/26

Gazteleraz berba egitterakuan, grazixia egitten desta "culete", "pedete" eta halakuak esaten daben jentiak. Esango neuke elebakarren kontua dala gehixenbat (ez nago seguru), eta perfil oso konkretuko pertsonen kontua: mojigato xamarra, gorputza lotsaz begiratzen dabena.

Culete - Gehiago irakurri

Kontsumoaren erronka

2019/11/26

Internetez erostea oso modernoa da, baina horren atzekaldean dago banatzailearen esplotazioa, iraunkortasunaren kontrako banaketa indibiduala, inguruko denden porrota eta eskubidetzat jotzen ditugun zerbitzu publikoak ordaintzeko, gure erakundeek zergak kobratu ezina.

Kontsumoaren erronka - Gehiago irakurri

Badoa Berri Txarrak, badator Flos Mariae

2019/11/25

The Beatlesez geroztik onenak apika, superpotentzia emozionala dudarik gabe

Badoa Berri Txarrak, badator Flos Mariae - Gehiago irakurri

Argerich, "ollon popii"

2019/11/24

Martha Argerich argentinarrak, azken ehun urteotako piano-jotzailerik onenetakoak, 74 urte dramatza jendaurrean jotzen. Marka da, gero. Honek esangura du, besteak beste, oso gazterik hasi zela eta luze asko dirauela. Harrigarria da ikustea zein geldo eta motel dabilen 78 urteko amona taula gainean, eta zein indar, kemen, sendo, bizkor, trebe eta arin diharduen teklatu aurrean, batere partiturarik gabe.

Argerich, "ollon popii" - Gehiago irakurri

Ez hamaika, ez behin: ONCE

2019/11/22

Gipuzkoako Hitzan 2019ko azaroaren 8an argitaratutakoa

Ez hamaika, ez behin: ONCE - Gehiago irakurri

IDAZLEEN MINTZOAK. Izenak

2019/11/22

Asko izan dira irakurketan hiztegira begiratzera eraman nauten hitzak, ezezagunak niretzat, bitxiak zenbait… Jasotzen joan naiz nirekiko ariketa bezala. Hainbat izen, hiztegian arren, erabiltzera ausartuko ez nintzelako jaso nituen. Beste zenbait, batez ere bi hitzez osatuak, loturik idatzitakoak edo elkartuak, idazlearen irudimena adierazten didatelako. Jabetu naiz ordenagailuak gorriz azpimarratzen didan hitz asko oso normalak eta erabiliak direla. Aspaldikoa da nire hiztegia, bai liburua, bai ordenagailukoa, agian gaurkoratutako hiztegietan badaude nire ordenagailuan gorriz azpimarratuta duden hitzok, Zuzentzaileak gorriz azpimarratuta datozkidanak edo agertzen ez direnak jarri ditut. Gorriz, okertzat edo ezezaguntzat, agertzen zaizkidan hitz asko seguruenik konposatuak direlako da, loturik idatzitakoak, elkartuak, alegia, osagai biok marratxoz banatuta ez lirateke marratxo gorriz okertzat azpimarratuta agertuko, nik horrela aurkitu ditut eta aurkitu bezala jaso. Jolas bat ere bihurtu zait zenbait hitzen nondik norakoa asmatzea. Nik uste izen horietako asko hobeto leudekeela itzulpenetan, baina hor uzten ditut.

IDAZLEEN MINTZOAK. Izenak - Gehiago irakurri

Euskal literaturan aipatzen den lehenengo txoria, *duka, dagoeneko desagertuta dagoen espezie bat izan daiteke (eta izena ingelesezko mailegu bat)

2019/11/20

Euskarazko aurreneko hiztegi eta lan zaharrenetan bada hegaztien aipamenik, jakina, baina seguru asko 1677an argitaratutako "Liburu hau da itsasoko nabigazionekoa" izanen da txori-izenen zerrenda labur bat dakarren euskarazko aurreneko saiakera. Eta zerrenda horretako lehenengo txoria, dagoeneko desagertu den espezie bat da, pottorro handia (Pinguinus impennis), XIX. mendean betirako galdu zen hegaztia. Edo hori da nire teoria, behintzat, ez baitago guztiz argi! Hara ba.

Euskal literaturan aipatzen den lehenengo txoria, *duka, dagoeneko desagertuta dagoen espezie bat izan daiteke (eta izena ingelesezko mailegu bat) - Gehiago irakurri