Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Fraga eta El País

Fraga eta El País

Markos Zapiain 2020/12/27 15:05

Francok Juan Carlos ezarri zigun bezala, Fragak bultzatu zuen El País eta jarri zuen Juan Luis Cebrián zuzendari. 

Lluís Foix Carnicé, Jordi Amat eta beste askorentzat, giltza izan zen Juan Luis Cebriánek 1973an Fragari egin zion hamabi orrialdeko erreportaje-elkarrizketa-erretratu luze bat: “De paseo con Fraga por Londres”. Gentleman aldizkarian argitaratu zen. Ingalaterran zegoen orduan Fraga, Espainiaren enbaxadore.  

Ondo laburbildu du Jordi Amatek “El hijo del chófer"-en: Cebriánek “etorkizun hurbilerako erreferente gisa” aurkeztu zuen Fraga; eta eransten du erreportaje horrek Cebriáni buruzko pertzepzio publikoa ere aldatu zuela. Ordu arte, madrildar eliteko kazetari arrunt samar gisa zen kontsideratua; erreportajeaz geroztik, berriz, Fragak buruan zuen egunkaria zuzentzeko hautagai egokitzat hartuko zuten. Fragaren asmoen arabera, egunkari horrek bideratu beharko zuen Franco hil osteko aldaketa politikoa. Ordurako bazuen izena: El País.

El Paísek hasieran bazuen José Bergamín eta Alfonso Sastre bezalakoentzako tokia, baina berehala itxi zien atea. Nire ustez, 1988an hil zuen bere burua, Vargas Llosa eta Octavio Paz kritikatzeagatik Francisco Umbral bota zuenean. Hori baino lehentxeago, hamabost egunez mututu zuen Umbralen eguneroko zutabea, Alfonso Guerra eta Felipe González apur bat beheraipatzeagatik. GAL-en garaia zen.


 


Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.