Blogak
Auden-en paradisua
2005/04/03Audenek bere Tindatzailearen Eskua ("The Dyer's Hand") liburuan zera dio: "Batek poesia edo narratiba idazten duen neurrian, hor konpon bere Paradisuaren ideiarekin, baina literatur kritika egiten hasten den unetik bertatik, zintzotasunak agintzen du irakurleei bere Paradisuaren ideia azal diezaion, haiek haren iritziei buruz iritzia eman dezaten. Honen harira, prestatu nuen galdetegi baten erantzunak emanen dizkizuet. Kritikoak irakurtzen ditudanean haietaz izan nahi nukeen informazioa jasotzen duela uste dut".