Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / El canto del moco, alternatiboak

El canto del moco, alternatiboak

telezaborra 2005/07/25 11:13

Asteburu honetan hamaika aldiz entzun dut El Canto del Loco ren azken abestia, Zapatillas izenekoa.



Musikarekin ez dut beste munduko arazorik, baina letrari erreparatzen diodanean sutan jartzen naiz.

Quiero entrar en tu garito con zapatillas,
que no me miren mal al pasar,
Txantxetan ari dira, ezta? Ez dut uste hauek problema askorik izango dutenik diskoteketan sartzeko, ordaindu gabe gainera.

amaestrados vamos al mismo sitio todos aunque luego ni entres
Lema ona izan daiteke. Baina gogoratu dezagun hauek Los 40ri esker direla ospetsuak.

alucinando de que me miren de arriba a bajo como un delincuente,
Kalean berarekin topo eginez gero ez nintzateke ni beste espaloira pasako... ez diot gaizkile itxurarik ikusten.

Laburbilduz, alternatibo eta errebelde plantak egin nahi dituzte, baina no cuela.

Letra osoa irakurri nahi baduzue, begiratu hemen .





etiketak: zaharrak
Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

"Alternatiboak"? jojojojo... Zarautz 03/08/200523:02

gorka
gorka dio:
2005/10/03 20:27

Gaur aurkitu dut kasualitatez blog hau. Asko gustatu zait. El Cantori buruz... zergatik ez ditu inork parodiatu oraindik? Nire ustez ohikua eskatzen ari dira! Egia esan komentatzen duzunarekin erabat ados, oso erraza da gaiztoa izatea 40 printzipaletan Quiero entrar en tu garito con alpargatas...

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

modan dago alternatibo izatea, baina "alternatibo" izateko modu hori, azken finean, modaren barnean dagoen zerbait da;total, patatas. Eta "amaestrados", kantu hau abesten gu bai, amaestrados.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.