Estatuak, etorkizunerako erakundeak ?
Foreign Policy eta the Fund for Peace erakundeek oso txukun eta sendo ez dauden estatuen argazkia eta mapa egin dute.
Adierazle ezberdinak erabiliz - sozialak, ekonomikoak, politikoak edo militarrak - estatuen osasunaren diagnosia egin dute.
Bada, estatuei dagokionez, mundu erdia, gutxi gora behera, gaixo dago. Eta hori, ezagutzen ditugun estatu batzuek - Espainia, Marroko, Belgika, Erresuma Batua, Txina, ... -, askotan bestelako inpresioa eman arren, beltz-beltzak ageri direla mapa hauetan. Erakunde hauen mapan beltz egoteak, estatu bezala sano-sano, ondo finkatuta zaudela esan nahi du.
Beste erdia, ordea, barne arazo larriak direlako kolokan dago: gorri-gorri, apurtzekotan, edo hori kolorez, egoera larrian.
Mundu mailako egoera eta joerak ikusirik, galdera datorkit burura: akabo estatua lurraldeen erakunde antolatzaile bezala?
Z+blog-en irakurria.
Gizona milaka urtetan bizi izan da estaturik gabe, hau da gizarte zatiketarik gabea. Denbora luze honetan gizakien botere eta biolentzia guzia gizartean zatiketa agertzearen kontra bideratua zegoen, beraien ritu eta sinismenen laguntzaz. Baina mementuren batean gizartearen zatiketa eman zen, estatua agertu zen, non gutxi batzuk agintzen duten eta gehiengo batek obeditzen duen. Agintze nahia eta obeditze nahia bata bestearekin doaz, banaezinak dira.
Gaur egun estatuak daude eta ez dirudi gizarte banaketa desagertzekotan denik. Nere iritxi apalean Estatuen desagerpenaz agintarien herriak idazten du, herri xumea engainatzeko eta beraien botere eta zapalketa legitimatzeko.
Estatuaz interesaturik zaudetenak www.osoa.net bisitatzera gonbidatzen zaituztet.
GORA NAFAR ESTATUA.