Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Izan eta Esan / Ufala

Ufala

Elena Laka 2005/07/27 09:09

"Urteko bidairik luzeena eta konplikatuena dator gidari gehienentzako, eta horrekin errepideetako ataskoak. Oporretara joateko bidai desiratsuena, arrazoi pozgarria izan beharko litzateke, baina sarritan benetako bidegurutz bilakatzen da" (El Pais, 05-7-23)

Bizitza markatutako bidezidorretik doan bitartean, mundu zibilizatuko langile gehienak, Debagoieneko kalbindarrak barne (Iban Zaldua dixit) dena ondo antolatuta daukagu lanaren arabera: hamaika hilabete lan, bat jai (eta gaitzerdi horrela denean). Lanak finkatzen dio bizitzari eraman beharreko bidea, eta abuztuko etena ubideko hesien barruan geratzen da. Santiago egunarekin hasten da opor giroa, eta oporraldiak guztion ahotan daude, zer egin behar dugun jakiteak ematen duen segurantzarekin, oporrak izateak sorrerazten duen pozarekin.

Abuztuko oporrak, bizitzaren planifikazioaren ezaugarri, ura behar den bidetik doanaren seinale. Naturaren elementuak menderagaitzak dira baina, eta noizean behin urak ubidea gainezkatzen du, ubideari muzin egiten dio. Orduan ufala sortzen da, uholdea. Bizitza bihurkaitzak zedarritutako bidea onartzea nekeza da.

Ufala gertatzen da pertsona askoren bizitzan, natura temati basatia dela gogorarazten saiatzen denean. Natura modurik gordinenean agertzen zaigu ume bat jaiotzen denean, gaixotasunean edo gertuko baten heriotzean.

Santiago egun hauetan oporretako ubidean baino ufalean igerian dabiltzanek jakingo dute aurrera egiten gizakiak mendeetako ufal, sute eta elurteetan erabili duen jakinduria eta elkartasunari esker.

etiketak: stormy monday
xme
xme dio:
2005/07/27 17:21

Ongi etorri, Elena.

Pasako dira ufalak, eta mundua garbitu berria bezala geldituko da gero.

Patxi
Patxi dio:
2005/07/28 04:16

Nekeza da bai onartzea. Baina aukera hoberik ba al dago? Onartzen ez duenak, zer dauka?

Uholde guztietan badago norbait, eskua luzatzen dizuna. Heldu horri!

Eta sekula ez galdu esperantza.

Eta gutxiago umorea!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Elena Laka. Elena. Elenalaka. Elen. Helen. Ama. Letrada. Señora Laka. Horretxei erantzuten diet. Horretxetatik abiatzen naiz.