Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak

Blogak

Jon Juaristiri elkarrizketa

2007/02/09

Volgako Batelariok Jon Juaristi elkarrizketatu dugu oraingo honetan. Jon Juaristi Bilbon jaio zen 1951ean. Pott Bandako partaidea izan zen. Poeta eta saiogilea da baina elkarrizketan aurreratzen duenez laster lehen eleberria argitaratuko du. Idatzi dituen liburu guztiak ez ditugu hemen aipatuko zerrenda luzeegia izango bailitzateke; nolanahi ere, bere poesia ezagutu nahi duenak hor du Visor argitaletxeak atera zuen "Poesía reunida" (1985-1999); bere poetikarako sarrera egokia izan daiteke, bestalde, Granadako diputazioak argitaratutako "Sermo humilis. Poesía y poéticas" bilduma (1999). Euskal literaturaren historia bat idatzi zuen 1987an eta euskal baladak aztertu ditu. Saiogile bezala liburu asko ditu, azpimarratzekoak agian hauexek: "Euskararen ideologiak" (1976), "El linaje de Aitor: la invención de la tradición vasca" (1984) eta "El bucle melancólico" (1997). 2006an memoria liburua argitaratu zuen: "Cambio de destino". Jon Juaristi Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria izan zen, baita Instituto Cervantesekoa ere. Egun Alcaláko Unibertsitateko katedraduna da.

Jon Juaristiri elkarrizketa - Gehiago irakurri