Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Txabarriren listoia

Txabarriren listoia

amat 2007/06/25 19:33

Hona non Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari berria ez den, azkenik, euskalduna. Ez da kritika, ñabardura hutsa baino. Erabaki demokratikoa izan da eta kitto. Halere, ez dut uste hankasartzea denik esatea, aukeran, gehienok nahiago genuela euskalduna, baita sozialistek ere irabazle aterako zirela aurrez sumatu izan balute.

Orain, berriz, Diputazioan zer? Auskalo zer gertatuko den baina jakinekoa da Gipuzkoako Aldun Nagusi demokratiko den-denak euskaldunak izan direla beti, beti gero, historia guztian zehar.

Gainera, ez dut nik zalantzan jarriko azken hiru mendeotako diputatu nagusien euskaltzaletasuna –Xabier Munibe Azkoitiko zalduntxoa tarteko-- baina, onartu ere onartu beharko, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri besterik izan dela, ez baita alferrik hirurogeigarren hamarkadako belaunaldiaren kimua, umetan alfabetatua eta gazte-gaztetandik euskalgintzaren behargina.

Ezin gero hogei segunduan Txabarrik lau urtean egindakorik laburbildu. Baina gogoratu dezagun karguaz jabetu bezain laster esan ziela kazetariei, euskararen duintasunaren mesedetan ez zituela prentsaurrekoetan bere buruaren itzultzailearenak egingo.

Gogoratu ere, euskal testu zaharren bilketan, linguistika alorrean edota euskara-erakundeekiko lankidetzan jorratu izan dituen urraspideak.

Segurutik Txabarrik ez du guztia ondo egin, baina euskalgintzaren listoia dezente goian laga du. Goi horri eustea izango al da hurrengoaren erronka¡

etiketak: Artikuluak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: