Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Hile-izenak

Hile-izenak

Asier Sarasua 2007/06/26 23:42

Iban Arantzabalek atara dau kontua Eibartarrak zerrendan. Lehendik be baneukan kezkatxo hori buruan jira-bueltaka. Zeintzuk dira Eibarren erabili izan diran hile-izenak?

Kontu zaila, hainbat arrazoigaittik:

  • jatorriz, berez, nahiko saltsa haundixa dago euskeraz hilebete-izenekin; aberastasun haudi(egi)xa.
  • hile-izenak sukaldian "ikasten" ziran, Arantzazuko edo beste hainbat tokittako egutegixak erabilitta, eta toki bateko eta besteko hille izenak zabaldu/nahastau dira EH guztian.
  • erderian eragiña haundi-haundixa da kontu honetan
  • azken urtiotan euskera batuana be bai. Izen "ofizialak" dagoz, jatorriz hedadura txikikuak, baina gaur egun ziharo zabaldu diranak (ekaina, iraila...).

Ondorioz: nahastia, saltsia, interferentziak...

Eibarren saiakera txiki bat egin neban, eta honetxek jaso nittuan (euskera batuan erabiltzen diranak alde batera lagata):
enerua, febrerua, martixa/martzua, aprilla, maietza, junixua, julixua, aboztua/agostua, agorra/setienbria, urrixa/otubria, zemendixa/nobienbria, abendua/dizienbria.

Ohar batzuk:

Enerua/ilbeltza/urtarrila:
Ilbeltza gipuzkoarra dala esango neuke; gaur egun, behintzat, Gipuzkoan erabiltzen da. Gure inguruan ezaguna bai, baina erabili... Elexpuruk Bergaran zeharka jaso dau, baina beste aipamenik ez. Azkuek be Gipuzkoa eta Nafarroa aipatzen dittu. Esango neuke urtarrila izan leikiala "guriagua", baina ez dago dokumentauta.

Febrerua/otsaila/zezeila
Otsaila "kanpokua" dala esango neuke, "ikasittakua". Teorixan, Bizkaixan zezeila erabili izan da. Baina ez dot uste gure inguruan erabili izan danik; aspaldi honetan ez, behintzat. Ez dot gure inguruko iñun topau, ez hiztegixetan, ez ahoz, ez iñun. Azkuek (Bc "Bizkaia común") diño, baiña hori eta ezebez, antzera. Debagoienan kataila be esaten da (katuak altan dagozen hilebetia). Esango neuke nahiko errotuta dagola eta hiztegi askotan agertzen da. Eibarren ezezaguna.

Garila, garagarrila, jorraila...
Udabarri-udako hilabetietan, Eibarren ez da geratzen aztarrenik: garila, garagarrila, jorraila, loraila... Ez dago holakorik, eta testu zaharretan be ez dago agerpenik. Inguruko herrixetan be, ez dot entzun/jaso/irakorri holakorik.

Setienbria/agorra/iraila
Iraila ez, ez dot uste. Gure inguruan agorra esaten jako setienbriari. Kontuan izan, beste toki batzuetan "agorrila" abuztua dala.

Nobienbria/azarua/zemendixa Gure inguruan zemendixa esan izan da; nik neuk Deba Ibar osuan jaso dot, Mutrikutik hasi eta Aramaixoraiño, Bergara, Elgeta, eta Arrasate barne. Zer esanik ez Bizkaixan (Durango, Markiña...). Azarua eta zemendixa, jatorri berekuak ei dira: "hazi" eta "simiente". Nobienbria, hazixa (gari-hazixa) ereitteko sasoia.

Beste iritzi batzuk guuustora hartuko neukez. Zelan esaten dozuez zuen herrixan?

etiketak: Eibarko euskara
Ger GERTZEN
Ger GERTZEN dio:
2016/09/17 10:48
olitak dira, oso, naturaren erritmoekin, ala baserriko zereginekin zerikusia duten ileeen izenak. Tamalez, lekuan-lekuan aldatu egiten dira, nahasmena sortuz.
Ger GERTZEN
Ger GERTZEN dio:
2016/09/17 10:49
Politak dira, oso, naturaren erritmoekin, ala baserriko zereginekin zerikusia duten hileen izenak. Tamalez, lekuan-lekuan aldatu egiten dira, nahasmena sortuz.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz