Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Donostiako moda berria

Donostiako moda berria

Mikel Iturria 2007/06/24 12:00

Realak Lehen Mailan jarraitzeko arazoak zituela-eta, Administrazio Kontseiluak bazkideen artean Anoetan jokatu beharreko partidetarako gonbidapenak banatzea erabaki zuen. Reala putzura joan da, baina joera berri bat finkatu du hirian.

Ostiral arratsaldean eman zidaten abisua: Donostiako Udala gonbidapenak banatzen ari zela zenbait udal ekipamendutan. Sarrera gutxi batzuk izango zirela uste nuen, baina oker nengoen. Larunbat goizean pieza berri bat gehitu nion puzzleari: Udaletxeko atarian jaso behar zirela sarrera horiek. Eta ondo esan dut: ez ziren gonbidapenak, preziodun sarrerak baizik. Hamarnaka banatu omen zituzten, lehen aipatu zenbait udal ekipamendutako erabiltzaile eta pertsonalaren artean.

Haserretu egin nintzen: ez zait ondo iruditzen sarrerak horrela banatzea (65, 73, 105 euro edo gehiago pagatu duen jendea gozoa egongo da); baina gonbidapenak barra-barra banatu badituzte, nola ez da inor akordatu kontzertuaren muntaia gorabeheratsua sufritu dugunokin? (kultur etxeko langileetaz ari naiz, bai; norbaitek pentsatzen badu haserre nagoela gonbidapenik gabe geratu naizelako, ez nau ezagutzen, baina libre da hori pentsatzeaz, noski).

Halere, sutan jarri nintzen jakin nuenean EGazteak bi mila sarrera (oharra: edo mila izan ziren?) banatu behar zituela Miramongo Estudioetara hurbildutako lehen mila lagunen artean. Kaguenlarrusia!

Webgunean informazio hau aurkitu dut: "Eguerdiko 12:00etatik aurrera Miramongo egoitzan banatu ditu Egazteak Rolling Stones ikustera joateko sarrerak, euren kanta baten izena esate hutsaren truke. Sarrera guztiak agortu dira dagoeneko!"

Albistea atzo eguerdikoa da. Saiatu naiz komunikabide konbentzionaletan honi buruzko informazio gehiago topatzen, baina oraingoz ez dut ezer aurkitu.

Argi dago Rolling Stones taldeak kobratu beharrekoa kobratu duela. Badirudi Euskal Herriko promotorak dirua galduko duela emanaldiagatik, baina jakin nahiko nuke kontzertuak zenbat diru publiko suposatu digun donostiarroi, gipuzkoarroi, euskaldunoi.

Lehen lerroetan aipatu bezala, Realak joera berri bat finkatu du. Ikusteko dago noiz arte bota dezakegun harrika guztion dirua.

Eguneratzea: 17:15. Lok egindako jestioengatik lortu ditut La Máquina de Huesos argazkilari famatuak eginiko zenbait argazki. Eskerrik asko bioi. Webgunean dituzue erretratu gehiago.

Eguneratzea: ekainak 29. 10:00etan. Bihar Ejidon daude lau golfoak. Iaz bertan behera utzi behar izan zuten emanaldia eta hemen barkamena eskatzen dute. Adi Keith Richardsekin.

Eguneratzea: ekainak 29. 18:45etan. Bi langile hil dira Madrilen eszenatokia desmuntatzen ari zirenean. Goian beude.

En castellano

etiketak:
alajaina!
alajaina! dio:
2007/06/25 20:43

arratsalde on etxezarreta jauna:

Nik ez duitut bide honak informazioa eskuratzeko, baina jakin nahi dut. Informazioa eskatzeko, onena, iturrira joatea da.

Zergatik eman zituen sarrerak Udalak hain trakets?

Zergatik oparitu behar ziran?

Ez al duzu pentsatzen hori ordaindu zutenei ez zaiela gustatuko?

meri
meri dio:
2007/06/26 00:33

Bilbon ere dugu festibala asteburuotan eta Bilbon oso errotuta dagoen alderdi politikoren baten egoitzatan ere sarrerak banatu dira. Nondik urten diren sarrerok (udala, bbk, deia,...) ez dakit, baina banatu direla bai. Bitartean beste batzuk, kajatik pasa gara (180 euro lau egunak edo 65 euro egun bakoitza). Kartela, Rolling-ena baino erakargarriagoa (nahiz eta Berriakoen iritzia beste bat izan).

Desplazatua
Desplazatua dio:
2007/06/26 09:57

>EGazteak bi mila sarrera (oharra: edo mila izan ziren?) banatu behar zituela Miramongo Estudioetara hurbildutako lehen mila lagunen artean.

Irratian iragartzen zuten "mila sarrera bikoitz banatuko ditugu datozen lehenengo mila lagunen artean"; beraz, bai Iturri, 2000 sarrera debalde! Harrigarriena da neurri hori hartzeko asmoa bazuten, nola ez zuten lehenago egin, oso ageriko gertatzen baita kontzertuaren bezperan hastea, aurrez ezer iragarri bari, horrelako neurriekin. Ni sarrera-erosle izan banintz minduta nengoke. Baina, nik San Mamesen ikusi nituen Stones agureak, Euskal Herrira egin zuten aurreko bisitan. Orduan bete-bete egin zen futbol zelaia, baina horrelako dinosauroak ikusteko aukera jada bete genuenon artean, gutxiago dira errepikatu dutenak, beraz, eta sarrera salmenta motel samar joan dela ikusita, Bilboko kontzertuarekin alderatuta, bazuten arduradunek sarrerak hainbeste jende "estafatu" aurretik hastea sarrerak banatzen, ala?

Eta, Iban, neu ere ez bane "megakontzertu" formatu zalea, baina barikuan Metallica ikusteko sarrera erosia dut; norbaitek 2000 sarrera oparituko dituela jakiten baduzue, aldez aurretik abisatu nirea saldu ahal izateko!

salba
salba dio:
2007/06/25 14:19

Gipuzkoako Foru Aldundiak 150000 euro eman zituela daukat entzuna.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2007/06/25 13:02

Kontzertu txiki zaleago naiz eta inbidiarik ez. Baina bueno, bapezaren truke lortuz gero sarrera...

Eta ni, zale ez izanda, 103 euro ordaindu dituenaren pare eta leku berean... ez, ez da modua. Ez zaitu gustatu "betebehar" hori.

Baina nork galdu du dirua? Promotorak? ;-) Ez dakit ba...

Aitor
Aitor dio:
2007/06/24 15:08

Kontu hau edonor sutan jartzeko modukoa da. Erraza izan behar da kontzertu bat horrela antolatzea: estadioa debalde, 300.000 euroko laguntza publikoa, propaganda ere debalde eta ugaria... Eta gauzak gaizki jartzen badira, beti egongo da erakunde publikorik laguntza gehiago emateko, dela sarrerak erosten (EG-ak ez zituen sarrerak debalde jasoko, ezta?), dela sortutako defizita ordaintzen (oker ez banago Donostiako udalak 60.000 euro ordaindu zituen U2ren kontzertuko defizita estaltzeko).

Eta dena, Donostia eta Gipuzkoa "lehen mailako" hiri/lurraldeak izaten jarraitzeko...

alajaia!
alajaia! dio:
2007/06/24 14:15

Ados nago zurekin, harrikadak. Badirudi kontratuan zegoela idatzita kontzertuan sail gutzietan jendea egoteko beharra. horregatik egin omen dute gonbidapen historia.

baina ordaindu dutenak bero bero egongo ote dira? ez dakit ba, donostiako jendea ezagututa...

iturri
iturri dio:
2007/06/25 19:24

Kaixo Ramon:

Ez, ez nuen konprobatu. Larunbat eguerdian jakin nuen Udaletxera joan zela jende asko sarrera bila. Eta, barkatu, baina ez zait gustatzen jendearen atzetik ibiltzea, eskean.

Eta Donostiako Udaletxean banatu dira sarrerak, bai. Larunbat goizean joan zen Udaletxera udal ekipamendu jakin batean lanean ari den jendea sarrera bila. Eta Udalak banatu zien larunbat goizean auzo elkarte ezberdinetako solaskideei (bilera izan zutelako alkatearekin eta zinegotziarekin) sarrerak.

Min ematen didana da gure ikusezintasuna. "Lo esencial es invisible a los ojos", Saint Exupery-en horregatik izango da.

Ramon Etxezarreta
Ramon Etxezarreta dio:
2007/06/25 18:03

Eta... benetan ez zenuela konprobatu Donostiako Udalak banatzen al zituen? Edo Donostiako Udalak banatzen zituela esan duzu? Norbaitek zerbait banatu zuela egia dirudi, Rolling Stones ikusteko gonbidapenak zirla ere bai... Baina zenbat, zeinek, zeini, non ... ez ote den oso garbi gelditu iruditzen zait. Berriro idatziko bazenu eta errigore apur batekin, nik behintzat eskertu egingo nizuke. Gauzak behar bezala jakiteko bide onak dituzun ziurtasunez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter