Blogak
Trakatan trakatan, hiru errege
2009/12/14Mundua aldatzen ari denik ez du gero inork ukatuko. Nago gainera, ni neu, azken bolada honetan ez ote duen abiada dezente hartu. Aurreko mendearen hondarrean ustekabean topo egin zuten hiru erregeak elkarrekin bildu eta, oraingoan, XXI. mendeaz arrapaladan jabetu nahi bide dute. Hiru dira, hiru, erregeok: Teknologia, Komunikazioa eta Botorea. Hemen dira, heldu dira, nagusi dira. Saretikan mintzatzen da Interneten tronpeta, baita ere ikaratzen zibernauten ibarra.
Bertsolari txapelketa
2009/12/14Ez naiz oso bertsozalea, baina bertsoak gustatu gustatzen zaizkit (bueno, milagroa iruditzen zaizkit) eta atzo asko gozatu nuen. Egun ederra izan zen atzokoa.
Nuevas Generaciones
2009/12/14Kuriosua dok, bai. Egitten gabizen biharra oso interesgarrixa izan leikek jente gaztetxeruandako: gure aittitta-amamak faszismuari aurre egitteko eregittako estrukturak, 17 urteko umemokuak –gaur egunian pipak jaten ikusten doguzenen parekuak- fusillen gatilluei tiraka egon ziraneko trintxera eta potzuak. Halan be, hau poliki joiak eta seguramente erakusteko moroko ezer dakagunerako, gaur egungo gazte iraultzaille hórrek “desaktibauta” egongo dittuk: supermerkaturen baren biharrian, makiñatik umiak zaintzera eta viceversa, euskera edo emakume teknikari... Tira, hurrenguekin egongo gaittuk.
Zorionak, Maialen
2009/12/13Zorionak, Amets. Zorionak, Jon. Zorionak, Andoni. Zorionak, Unai. Zorionak, Sustrai. Zorionak, Mendiluze. Zorionak, Sarriegi. Zorionak, Bertsozale eta bertsozale.
Erlea aldizkaria
2009/12/13Atzoko eguraldi ona aprobetxatuta, familia osoa egunpasa ibili zen, lagunekin hor zehar. Ni azken egunotan erdi-gaixorik ibili naizenez, etxean geratu nintzen eta irakurtzeko aprobetxatu nuen. Aspaldiko partez. Durangotik ekarritakoak gainbegiratzeko aukera izan nuen, euren artean Erlea, Euskaltzaindiaren literatura-aldizkari berria.
Azken asteotako joan-etorriez
2009/12/13Azken asteotan hara eta hona ibili gara. Ia-ia ezertarako asti barik, ezta gertatutakoak kontatzeko ere. Hementxe doaz labur-labur, ba, azken egunotako gorabeherak; artxiborako gera bitez, behinipein. Egunkariaren aldeko argazkia, Euskararen eguna, Ahotsak, Durangoko azoka...
