Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibartik / Erlea aldizkaria

Erlea aldizkaria

Asier Sarasua 2009/12/13 21:00
Atzoko eguraldi ona aprobetxatuta, familia osoa egunpasa ibili zen, lagunekin hor zehar. Ni azken egunotan erdi-gaixorik ibili naizenez, etxean geratu nintzen eta irakurtzeko aprobetxatu nuen. Aspaldiko partez. Durangotik ekarritakoak gainbegiratzeko aukera izan nuen, euren artean Erlea, Euskaltzaindiaren literatura-aldizkari berria.

Urriaren 8an aurkeztu zuten Erlea aldizkaria, Euskaltzaindiak bultzatutako aldizkari literarioa. Antza denez, aspaldiko asmoa zen horrelako aldizkari bat argitaratzea eta Atxagaren zuzendaritzapean atera da, azkenean. Urtean 4 ale kaleratuko omen dituzte eta 12 euroren truke salduko. Nik neuk Durangon erosi nuen joan zen asteburuan eta asteburu honetan irakurri dut, ia-ia goitik behera. Eta asko gustatu zait; plazer bat izan da sofan botata igaro dudan tarte luzea.

Aldizkariaren itxuraz eta barruaz ederto idatzi zuen Hasier Etxeberriak, baina nire aldetik ere pare bat kontutxo aipatu nahiko nituzke:

  • diseinu ederra dauka eta asko gustatu zaizkit, bai itxura, maketazioa, papera, estiloa... gehien-gehiena.
  • anitza da oso, idazleen profilean, gaietan, estiloetan... lehenengo ale honetan Reno eta Nevada askotxo, beharbada, baina denetik dago.
  • idazlan asko dago, baina baita beste hainbat kontu ere. Zeozer azpimarratzekotan, Laboaren inguruko artikuluak (tartean Atxagaren bat eta Atxagak Laboaren alargunari egindako elkarrizketa polita), lau poeta euren poesien jatorria azaltzen, irakurle-taldea zenbait liburu gomendatuz foro estiloan eta idazle-taldea euren irakurketa gogokoenetaz gogoetan (honezkero erosi ditut han aipatutako batzuk), Andu Lertxundiren hitzaldi interesgarria, eta abar eta abar.

Aldizkariaren hitzaurrean aipatzen denez, 1700 irakurle izateko itxaropenez sortu da aldizkaria. Bat irabazi dute, barrena.

Hori bai: noiz jarriko ote dute Interneten? Zeozertxo, bederen? 2010. urtera bidean goazela, lagunak!

 





Amatiño
Amatiño dio:
2009/12/14 00:09

Ez jakixat urtian lau ale izango ete diran ala lau hillabetetik behin bat baina, edozein modutan, Atxagari entzun edo irakorri izan jetsat nunbaitten, tarteko epe hori dala hiruzpalu hillabete bihar izango ei diralako aldizkari guztia osorik eta lasai irakortzeko. Itxura danez, Atxagak nahi baino erritmo bizkorragoaz habil.

Bai, hirekin bat natok: aldizkarixori euskal literatura-arluan sekula egin dan gauzarik itxurazkoenetakoa dok.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Eibar, Euskalkiak, Natura, Etnografia

Asier Sarasua Aranberri

Eibar, 1969. Naturzalea txikitatik; txorizalea joan zen mendetik; euskaltzalea betidanik. Sasibiologoa eta sasifilologoa. Txoriak ez ezik, txori-izenak ere behatzen ditut han-hemen. Blogroll ibiltari bat ere banaiz.

..........................

Blog honetako testu original guztien lizentzia: Creative Commons by-sa.

Somerights20

..........................

Blog honetako gai nagusiak

Sarean

Asier Sarasua Aranberri Twitter

Asier Sarasua Aranberri Flickr

Asier Sarasua Aranberri Facebook

Liburu eta proiektuak
Lehen Hitza Euskaraz