Blogak
Gero jakin nuen
2010/03/28Astelehen goizean jaiki nintzerako gurasoak alde eginak ziren Donibane Lohitzunera, euskaldunon lehendakari zenaren elizkizunetan. Ez zen gero batere ohikoa astelehen buru zurian aita lanera ez joatea, ezta ordu horietan ama etxetik ateratzea ere. Are gutxiago biak elkarrekin alde egitea. Gero jakin nuen, iluntzean, jende ikaragarri askok Santiago zubia igaro zuena eta hiru ordu luze iraundako hileta erabat hunkigarria izan zena.
Disco musikian herixotzia
2010/03/28Gaurkuan, disco musikian gorakada eta estropozua izan dogu monografikogai. Horretarako, estilo horretako kantu asko entzun doguz: Orquesta Mondragon, Barry White, Rolling stones, Kiss, Rod Stewart, Bee Gees eta Eskorbuto taldiena, hain zuzen be. Waliñon ipoiña mantendu dogu: gaurkuan "Ebakuntza". Eta entzun doguzen bertsiñuak be, disco xamarrak: "Voyeur" eta "I miss you" (Orquesta Mondragon eta Rolling Stones)
Bihotza eskatu eta bihotzik eskaini ez
2010/03/27Richard Harris-en “The ghost writer” nobelaren ildotik, “El escritor” da Roman Polanskiren azken filma. Inoren enkarguz lanegiten duen idazleak (Ewan McGregor) bere burua eskaintzen du Erresuma Batuko lehen ministrari ohiaren (Pierce Brosnan) autobiografia idazteko. Idazleak arrazoi bi ematen dizkio argitaletxeari bera dela onena konbenzitzeko: “inork ez ditu politikarien memoriak irakurtzen” eta, irakurgarri egitekotan, saltzeko alegia, “bihotza” jarri behar omen da. Auskalo Polanskiren film hau ona ote den, ofiziorik jarri ote duen, baina ez du batere bihotzik jarri.
Herri Irratia
2010/03/27Aste honetan eman dute ezagutzera, modu ofizialean, jesuiten emisora zena/denaren salmenta. Grupo Noticiasek erosi du eta ikusteko dago nola uztartzen den orain Onda Vascarekin.
Europarrak, aberatsak, eraginkorrak, zuhurrak eta beldurtiak
2010/03/26Europar Batasuna (EB-15) baldin bada munduan ongizaterik gorena duen barrutia, batez beste ondotxoen bizi omen diren horiek baino errenta altuagoa dugu Hego Euskal Herriko hiritarrok. Behar bada ez gara gu horren aberatsak garenik konturatzen baina, datuen arabera behintzat, inork ez liguke kontrakorik sinetsiko.
Azpimarra 2010-III-5
2010/03/26Piratak, Gasteizeko trena lurperatu, AHT, Pagolan liburua (Jesus, pertsonaje mitolojiko hori). Ainhoa Larrañaga eta Ricardo Arregikin.
